Era Batera

10
Aza
22:00
Iruñea, Nafarroa
Indara aretoa
Sarrera: Aurrez 10 euro. Bertan 12 euro.

era-batera20916685471541424838_copy3.jpg
Asteburu honetan abiatuko da EraBatera taldeak lehen diskoa aurkezteko bira. Bilbon, Donostian eta Iruñean ariko dira zuzenean.

EraBatera
EraBatera ia nahi gabe sorturiko taldea da. Gatibun baketak astintzen aritzeaz gain, kantu zirriborroak pilatzen joan da Gaizka Salazar azken urteotan. Etxean eta berak bakarrik landu ditu ideiak mimo handiz, biribilduz, estudio batean grabatzeko unea iritsi zela sentitu arte.

Pauso honetarako, baina, bidaideen beharra zuen eta abestien maketak musikari lagun batzuei erakusten hasi zen, proiektura batzea proposatuz. Horrela gehitu ziren Gatibun ere taldekide duen Mikel Caballero, Ken Zazpiko Beñat Serna eta Willis Drummondeko Jurgi Ekiza.

Lauren artean landu dituzte kantuak, bakoitzak bere ekarpenak eginez, gero Lorentzo Records eta Muxikon estudioetan grabatzeko. Dagoeneko kalean da lehen diskoa.


Era Batera
http://www.erabatera.eus/

Indara
http://www.indaraclub.es/

Afitxa
no img

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Iruñean