Era Batera + Baobabs Will Destroy Your Planet

09
Aza
20:30
Donostia, Gipuzkoa
Doka Aretoa
Sarrera: Aurrez 10 euro. Bertan 13 euro.

era-batera20916685471541424838_copy2.jpg
Era Batera taldeak kontzertua eskainiko du donostiako Doka aretoan azaroaren 9an arratsaldeko 20:30etan. Emanaldia Baobabs Will Destroy Your Planet taldeak zabalduko du, Iruñeatik, eta disko berria besapean.

EraBatera
EraBatera ia nahi gabe sorturiko taldea da. Gatibun baketak astintzen aritzeaz gain, kantu zirriborroak pilatzen joan da Gaizka Salazar azken urteotan. Etxean eta berak bakarrik landu ditu ideiak mimo handiz, biribilduz, estudio batean grabatzeko unea iritsi zela sentitu arte.

Pauso honetarako, baina, bidaideen beharra zuen eta abestien maketak musikari lagun batzuei erakusten hasi zen, proiektura batzea proposatuz. Horrela gehitu ziren Gatibun ere taldekide duen Mikel Caballero, Ken Zazpiko Beñat Serna eta Willis Drummondeko Jurgi Ekiza.

Lauren artean landu dituzte kantuak, bakoitzak bere ekarpenak eginez, gero Lorentzo Records eta Muxikon estudioetan grabatzeko. Dagoeneko kalean da lehen diskoa.


Era Batera
http://www.erabatera.eus/

Baobabs Will Destroy Your Planet
https://www.facebook.com/baobabswilldestroyyourplanet/


Doka
Errege zain kalea 20
20008 Donostia

Doka
http://www.doka.eus/


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Donostian