Old Seed

15
Aza
22:00
Arrasate, Gipuzkoa
Gaztetxea
Sarrera 5 euro

old_seed_bakarka.jpg
Ederra dator azaroan ere Kooltur Ostegunak ekimena Arrasaten. Ostegunero zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da. Azaroko bigarren saion Old Seed Bakarlaria ariko da zuzenean.

Old Seed
Old Seed izen artistikoa darabilen Craig Bjerring kantaria jaiotzaz Kanadiako Winnipeg-ekoa izan arren, urteak daramatza batetik bestera errepidean, eta azken aldian Alemaniako Kassel hirian bizi da. Musika banda ezberdinetan ibili ostean, bakarkako bideari ekitea erabaki zuen 2003an, eta makina bat disko plazaratu ditu ordutik. "Simple tales of morality" (2007), "The terror" (2014) eta "The reveal" (2014) dira bere azken diskoak eta bertako abestien aukeraketa bat joko du.

Bere estiloa herriz herri ibiltzen ziren abeslarien jatorrizko sustraietara itzultzeko ahalegina dela esan genezake; gitarra lagun, txorakeriarik gabe (bere hitzetan “zero bullshit”) eta oso ondo landutako letrekin, Craig Bjerring berak idatziak.

Arrasaten izango da, Kooltur Ostegunak ekimenean.


Arrasateko Gaztetxea
Uharkape atzealdea zg
Arrasate

Arrasateko gaztetxea
http://www.facebook.com/arrasateko.gaztetxea/

Kooltur Ekintza facebook sarean
https://www.facebook.com/koolturekintza/

Kooltur Ekintza musikazuzenean komunitatean

http://musikazuzenean.com/kooltur-ekintza


Old Seed
http://oldseed.bandcamp.com/

Afitxa
no img

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Arrasateko Gaztetxean