Mice

16
Aza
22:00
Markina-Xemein, Bizkaia
Uhagon kulturgunea
Sarrera 5 euro

mice_copy2_copy2.jpg
Azaroaren 16 gauean Mice banda zuzenean ariko da Markina Xemein herriko Uhagon Kulturgunean.

Mice
Urte luzez hainbat proiektutan ibili eta gero Miren Narbaizak bere bakarkakobideari ekin dio. MICE izenpean kaleratu du bere debuteko lana. Zortzi kantu,zortziak bereziak, orain arte egindako bidetik ikasi duena eta erakusteko gogoz zegoena doinuetan jarri nahi izan du eibartarrak.

Atmosfera ilunak, distortsioak, tenpo geldoak, giro arin eta argiagoekin ahaztu gabe, ahotsa denaren gidari eta Atala estudioko soinu sendo eta dotorea oinarrian duela, garai bateko lanek bezala, zintan jasoa. Joseba Baleztena (Sexty Sexers, Joseba B. Lenoir, Sumisión City Blues) musikari handia izan du alboan diskoa ekoizten.

Narbaizaren konposizioen moldaketen ardura ez ezik, gitarrak, bajua eta teklatuak ere gehitu dizkio grabazioan. Ilargi Agirre (Perlak, Joseba B. Lenoir) zarauztarra eseri da baterian eta soinuaren ardura Iñigo Irazokik izan du. Napoka Irian hasi zen Miren musikaren munduan, Ander Mujikarekin batera makina bat kontzertu, bost argitalpen eta hamaika bizipen konpartituz. Ordutik ez da geldi egon, Perlak, Joseba B. Lenoir edo Dual Split taldeetan ere ikusi ahal izan dugu gitarra, teklatuak eta ahotsarekin lagunduz.

Orain, besteekin konpartitzeaz gain, bere barrurako bidaia egiteko tenorea iritsi zaio, bere lanik eta pertsonalena.


Mice
https://www.facebook.com/micenaiz/


Uhagon
http://www.uhagon.com

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak