Carpenter Brut + GosT

09
Aza
21:00
Biarritz, Lapurdi
Atabal
Sarrera: Aurrez 19 euro. Bertan 23 euro.

carpenter-brut-gost13445602731539101460.jpg
Azaroaren 9an Carpenter Brut eta GosT zuzenean ariko dira Atabal aretoan.

Carpenter Brut
Carpenter Brut artistaren istorioa da. Synthwave edo darksynth musika jotzen du, edo holako zerbait. 2015ean, "Trilogy" diskoa argitaratu zuen. Hotline Miami 2 eta The Crew bideo jokoen soinu bandetan entzun zitekeen. "Leather Teeth" diskoa kaleratu du orain. Lan laburra eta idorra da. “Metal musikako disko zahar bikainen gisako erokeria bat da. Master Of Puppets diskoa bezala, adibidez. 32 minutu, zortzi kantu”. Aro baten istorioa da. Permanenteena, iltzedun eskumuturrekoena, eta gainbehera osoarena. Quiet Riot, Mötley Crüe, eta Van Halen taldeena. Munduko bazter guzietan laster kontatuko den istorioa da. Supazter xokoan trukatzen eta partekatzen den istorioa da.

GosT
Synthwave musika jotzen duen artista da GosT. John Carpenter-en, 1980ko hamarkadako musikaren eta metalaren iturritik edan du. Estatu Batuetako megalopolietako gauetatik baino Luziferrengandik hurbilago diren soinuei esker, beste DJetarik laster bereizi da. Kritikariek 2015ean "Behemoth" izeneko lehen diskoa txalotu zuten. Makinei eta ekoizpen sendoari esker, maskaren gibeleko artistak mugak guziak gainditzen ditu. "Possessor"  izeneko hirugarren lanarekin dator orain. Infernurako bidaia da, bueltarik gabekoa, bihurria, makabroa eta ikaragarria. Baina, halere, musikaren alde dantzagarria beti entzun daiteke. Sekulako harribitxia da!

Atabal

http://www.atabal-biarritz.fr/index.php/en/component/content/article/8-demo-articles/153-carpenter-brut-gost


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Biarritzko Atabaln


Emanaldi gehiago Biarritzen