Black Roots + Devi Reed

22
Aza
20:00
Biarritz, Lapurdi
Atabal
Sarrera: Aurrez 13 euro. Bertan 16 euro.

black-roots-devi-reed-13059762651539102243.jpg
Black Roots taldea Biarritz herriko Atabal aretoan ariko da zuzenean. Emanaldia Devi Reed kantariak zabalduko du.

Black Roots
Lehen diskoa argitaratu eta 30 urtera, Ingalaterrako roots-reggae talde mitikoa udazkenean kaleratuko duen "Take It" disko berriarekin itzuliko da! Ahots harmoniatsuak eta roots-reggae erritmo indartsuak eta melodikoak dira taldearen nortasuna eta berezitasuna. Hitz engaiatuak eta argiak hedatzen ditu. Taldekideak musikari paregabeak dira. Energia eta inspirazio argia dute. Reggae musikaren ordezkari itzelak dira. Mundu osoan zehar milioika jendek atsegin duten musika mota honen bizitasunaren froga dira. Inspirazio eta orientazio bila dabiltzan roots-reggae tradizionalaren maitaleak guziz aseko dituzte!

Devi Reed
Frantzia eta Kuba artean grabatutako "Ragga Libre" diskoan, Devi Reed kantariak saiakera berri bat proposatzen digu: hip-hop, reggaea eta Kubako musika uztartzea. Hola, gaur egungo musika paisaian arras freskoa den lana eskaintzen digu. The Banyans taldeko kantari ohiak, diskoan, Habanako reggae musikako izargai batzuk kantatzera gomitatu ditu. Emaitza paregabea da. Hip-hop erritmoak, ragga hitz jarioak eta salsa musikaren erritmo dantzagarriak nahasten ditu. Bestarako diskoa da, baina, mezu kontziente batekin. Devi Reed libre sentitzen da, bere musika bezala.

Atabal aretoa
http://www.atabal-biarritz.fr/index.php/en/component/content/article/8-demo-articles/203-black-roots-devi-reed


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Biarritzko Atabaln


Emanaldi gehiago Biarritzen