Villagers

16
Aza
20:30
Bokale, Lapurdi
Apollo
Sarrera: Aurrez 12 euro. Bertan 18 euro.

villagers-319260071539102719.jpg
Villagers taldea Bokale herriko Apollon ariko da zuzenean emanaldi berezi batean.  Azaroaren 16an izango da, gaueko 20:30etan.

Villagers
Villagers taldearekin, Conor O’Brien kantagileak arras goxoak, hunkigarriak eta hauskorrak diren folk kantuak jotzen ditu. Ez idurian, iheskari itxurako irlandar gaztea nazioarteko pop musikako artista eta musikagilerik ohargarriena bilakatu da. Melodia eztiko baladak sekretu bat bailiran jotzen ditu. Hotzikarak eragiten dizkigute. Artistak "The Art of Pretending to Swim" izeneko disko berria argitaratu eta hilabete batera gertatuko da Bokaleko kontzertua. Dublineko kontalariak ingurumen desberdinen ikerketan jarraitzen du. Musika bidaia honetan, Irlandako kostaldeko herrixka batetik Dublingo hiri ingurura eramango zaituztete.


Info zabalagoa
http://www.atabal-biarritz.fr/index.php/en/component/content/article/8-demo-articles/220-villagers


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Talde honen kontzertu gehiago