Sólstafir + Kontinuum + Louise Lemon

06
Abe
20:00
Biarritz, Lapurdi
Atabal
Sarrera: Aurrez 14 euro. Bertan 17 euro.

solstafir-kontinuum-louise-lemon7464110131539102904.jpg
Sólstafir taldea Biarritzeko Atabal aretoan ariko da zuzenean. Emanaldia honetan Kontinuum eta Louise Lemon taldeak ariko dira ere.

Sólstafir
Sólstafir taldeko islandiarrek nortasun handiko kantu sofistikatuak sortzen dituzte. Hala, taldearen musika sailkaezina da. Black metal ukituekin eta post-hardcore ahotsekin, post rock atmosferikoaren eta rock progresiboaren arteko nahasketa abila eskaintzen du. 2014an argitaratu "Ótta" diskoari esker, taldeak sekulako arrakasta ukan zuen. Aurten, "Berdreyminn" seigarren diskoa aurkezten ari da. Giro arras berezia, gitarra riff zorabiagarriak eta ahots harrigarria. Sólstafir taldeari arreta berezia eskaini, taldearen paregabeko kontzertuek merezi dute eta.

Info zabalagoa
http://www.atabal-biarritz.fr/index.php/en/estudioa?id=147


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Biarritzko Atabaln


Emanaldi gehiago Biarritzen