SuTaGar + Iron eta Maider + The Hellectric Devilz

15
Abe
21:00
Biarritz, Lapurdi
Atabal
Sarrera: Aurrez 9 euro. Bertan 12 euro

su-ta-gar-30-urtemuga-iron-eta-maider-the-hellectric-devilz11822475351539103120.jpg
Su Ta Gar taldearen 30 urteko bira Biarritzeko Atabal aretora iritsiko da abenduaren 15an. Emanaldian

Su Ta Gar
1988ko abuztuaren 14an Ondarroako Gaztetxean eskaini zuten lehenengo kontzertutik 30 urte igaro dira. Heavy Metala Euskaraz jorratzea izan da Su Ta Gar-ek egin duen ekarpenik haundiena. Horrek, beraien maila musikalak eta mezuak hasieratik eman zien arrakasta, gaur egun, Euskal Herriarentzat musika talde bat baino askoz gehiago izatera heldu direlarik. 11 estudioko lan eta 1.000 kontzertutik gora bizkarrean dituztela, oraingoan 30. urtemuga ospakizun bira eskaintzera datoz.

Iron eta Maider
Taldeak heavy metal musika eta Xiberoko tradizioak nahasten ditu. Mauleko pate artilleria berriz martxan da! Bruce Dickinson eta Rob Halford hor ditugu! Ikus eta sinets…

The Hellectric Devilz
2017ko maiatzean, laukote moduan sortu zen taldea. Soinua indartu eta kantuak aberastu asmoz, laster bigarren gitarrista bat hartu zuen. Bost musikarien artean berehalako osmosia gertatu zen. Taldeak iturri anitzetatik edaten du eta ez dio bere buruari inolako mugarik jartzen. Thrash, punk, heavy eta rock musiken nahasketa. Hori da The Hellectric Devilz.


Atabal aretoa
http://www.atabal-biarritz.fr/index.php/en/component/content/article/8-demo-articles/70-su-ta-gar-30-ans-iron-eta-maider-the-hellectric-devilz



Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Biarritzko Atabaln


Emanaldi gehiago Biarritzen