Ólafur Arnalds

09
Mar
20:30
Biarritz, Lapurdi
Midi Geltokian
Sarrera: 24 eurotik 32 eurora bitartean.

olafur-arnalds2507435421539103606.jpg
Martxoarern bederatzian Ólafur Arnalds zuzenean ariko da Biarritzeko Midi Geltokian.

Ólafur Arnalds
Ólafur Arnalds Islandiako musikagile garaikidea da. Han, Björk edo Sigur Rós taldeen hein bereko ospea du. Nazioartean, Broadchurch izeneko telesailaren soinu bandari, 2016ko urrian argitaratutako "Island Songs" bezalako disko ederrei eta Kiasmos izeneko bere beste proiektu elektronikoari esker ezagun egin da. Hala, gaur egun, Nils Frahm eta Max Richter bezala, musikagile eta ekoizleen uhin berriko ordezkaririk esanguratsuena bilakatu da. Mercury KX diskoetxearekin kontratupean dago (Universal diskoetxearen musika klasikoaren adarra). 2018an, disko berria argitaratuko du. Zuzeneko emanaldiak moldatu eta kontzertuaren eta esperientzia bisualaren arteko proposamen anbiziotsuak eskainiko ditu.

Info zabalagoa
http://www.atabal-biarritz.fr/index.php/en/component/content/article/8-demo-articles/68-olafur-arnalds


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Biarritzen