Jon Gurrutxaga

16
Aza
23:00
Elgoibar, Gipuzkoa
Kultur Etxeko Sotoan
Sarrera 5 euro

jon-gurrutxaga19158555391539535764_copy2.jpg
Azaroaren 16an Jon Gurrutxaga musikariak "Kateak" diskoa aurkeztuko du zuzenean Kultur Etxeko Sotoan, Elgoibarren. Emanaldian Urbil Artola dobro jotzailearen laguntza izango du.

Jon Gurrutxaga
Arima Beltza taldeko kide ohiak Jon & Sugramas goitizen artistikoa erabili zuen 2010ean disko homonimo batekin plazara ateratzeko, talde formatuan, baina abestiak lantzeko eta grabatzeko bide pertsonal eta malguago batera jo zuen "Hitz lauz" diskoan. Hogei urtetik gorako ibilbidea egin ondoren —Arima Beltzarekin hiru disko grabatzeaz gain, hainbat proiektutan hartu du parte: UEK, Andrakan, Bikustik... eta iaz bira bat egin zuen Keu Agirretxearekin—, Jon Gurrutxaga izen ezagun eta aintzatetsia da euskal eszenan, eta batez ere, blues eta 70eko hamarkadan sortutako rockaren zaletuen artean. Estudioko azken grabaketa duen "Kateak" diskoa aurkeztuko du emanaldi honetan.

Jon Gurrutxaga
https://www.facebook.com/Jon-Gurrutxaga-543100889041329/

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Talde honen kontzertu gehiago