De Carajillos

13
Urr
23:00
Itziar, Gipuzkoa
Burugorri Ostatuan
Doako emanaldia

burugorri_caraja.jpg
Urriaren 13an erritmo biziko musika alaia nagusi izango da Burugorrin. 23:00etatik aurrera De carajillos taldea ariko da zuzenean.

De Carajillos
De Carajillos taldea 2016an sortu zen bost lagunen artean Bartzelonan, bostak beste lekuetatik hiri horretara bizitzera joandako musikazaleak izanik. Kitarra, biolontxeloa, saxofoia, akordeoia eta perkusioa dituzte instrumentu. Gustu anitzeko taldea da, eta rumba, cumbia, reggae, ska eta eragin mediterraniar zein latinodun musika darabil, erritmo bizian jai giro alai eta librea jartzeko gaitasun handiz. Horretarako bereziki sortutako kantuak ekarriko dituzte Itziarra, eta bertsioren bat ere bai. Euskal Herrian biran etorria da De Carajillos taldea, eta Donostian eta Itziarren iragarri dituzte zuzeneko kontzertuak egunotan.

Honelako ekimenen bitartez Itziarren giroa sortu eta kultur eskaintza sendotzea da Burugorri Ostatuaren asmoa.
Kontzertu eta ekimen gehiago ere izango dira aurrerantzean

Burugorri Ostatuan
https://www.facebook.com/burugorri.ostatua.9/



Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak