What a Band + Txapako DJ-ak

20
Urr
22:30
Bergara, Gipuzkoa
Kartzela Zaharra - Gaztetxia
Sarrera 5 euro

whataband2018.jpg
Txapa irratiko denboraldi berria gogor hasteko Urriko bigarren astebukaeran Txapada erradikala asteburua antolatu da Bergarako kartzela zaharrean, gaztetxian.

Urriaren 20an, Larunbatez, denboraldi berriko programazioaren aurkezpena burutuko da. Ondoren, What a Band taldeak "Thousand Tons of Steel" disko berria aurkeztuko du. Gaua borobiltzeko Haus of beats eta Turtukiña dj-ak ariko dira goizalderarte.

What a Band
Bergaratik datoz eta musikari oso eskarmentudunak daude tartean; Fiachras, Bizardunak, Mahaster River, Belceblues eta Brigada Criminal-ekoak, besteak beste.“Soft&Strong” lehen diskaren harrera onaren ostean, euren bigarren lana aurkeztera datoz. “Thousand tons of steel”. Country-rocketik haratago, estilo ezberdiñak jorratuz, beti ere, amerikar sustraieko musikan sakonduz.

Kontzertua eta aurkezpena 97,2 Frekuentzia Mokoloaren bitartez entzun ahal izango da, edota http://www.txapairratia.org/ ean zuzeneko streaming bitartez.

Txapa Irratia
http://www.txapairratia.org/

What a Band
https://www.facebook.com/What-a-Band-1008692985915908/

Afitxa
no img


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak