Lukiek

18
Urr
22:00
Arrasate, Gipuzkoa
Gaztetxea
Sarrera 5 euro

lukiek2018_copy3_copy2_copy2_copy2.jpg
Martxan da Arrasaten Kooltur Ostegunak ekimena. Urriaren 17 gauean Lukiek taldea ariko da zuzenean.

Lukiek
Lukiek rock alternatiboa jotzen duen taldea da. 2015 hasieran sortu zen Mungian, Bizkaian. Partaideak: Josu Ximun ( Belako) ahotsa eta gitarra, Antton Goikoetxea ( Leun) baxua eta Christian Rodriguez ( Shinova eta All I Need kide ohia) baterian. Jatorrizko herrian kontzertu batzuk eskaini ondoren, 2016ko amaieran bere lehen ekitaldia eskaintzen zuten Mungitik kanpo, DMA´ s Australiako taldearen telonero gisa, Donostiako Kutxa Kultur Klubean.

Harrezkero, Euskal Herriko hainbat herritan izan dira eta eszenatokiak tartekatu dituzte besteak beste Zea Mays, Belako, Vulk, Yellos Big Machine bandekin. Taldearen izena bizkaieraz da “azeriak”. Soinu gordina eta irmoa dute, konposizioak euskaraz eta “grunge” jarrera. 

Arrasaten izango da taldea, Kooltur Ostegunak ekimenean.


Arrasateko Gaztetxea
Uharkape atzealdea zg
Arrasate

Arrasateko gaztetxea
http://www.facebook.com/arrasateko.gaztetxea/

Kooltur Ekintza facebook sarean
http://www.facebook.com/kooltur.ekintza

Kooltur Ekintza musikazuzenean komunitatean

http://musikazuzenean.com/kooltur-ekintza


Lukiek
https://www.facebook.com/lukiektaldea/

Afitxa
no img

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak