Txost! + Klak!Son + Muskulo

13
Urr
22:00
Errenteria, Gipuzkoa
Niessen Kulturgunean
Sarrera 5 euro

mukuru-jaialdia_txikia.jpg
Urriak 13an denboraldi berria martxan jarriko dugu. Mukuru elkarte berriarekin elkarlanean prestatu dugun aurkezpen jaialdiarekin. Egun osoan zehar kontzertuak herrian eta gauean niessen kulturgunean 22:00tatik aurrera.

Mukuru kolektiboa
Mukuru kolektiboak bere aurkezpen jaialdia ospatuko du Orereta/ Errenterian datorren Urriak 13an larunbatarekin. Mukuru Euskal herrialdetako herri ezberdinetako talde eta bakarlariek osatu dugun kolektiboa da. Gipuzkoa, Nafarroa eta baita zoritxarrez hainbatetan hegoaldean hain gutxi kontutan hartzen ditugun iparraldeko taldeak ere. Oinarrian elkarrekiko konplizidade eta miresmenak elkartzen gaitu. Helburua esperientziak konpartitzea, elkar elikatu eta elkarrengandik ikastea dira. Norberaren musika sortu, grabatu edo zabaltzeko prozesuan egon daitezkeen aukerak hobe ezagutu eta gauzatzeko.

Azken finean, lagunekin, beti delako hobea. Musika bizitzeko era bat konpartitzen duen kolektiboa izaki honaino ekarri gaituzten zalantza, desio eta ziurtasun urriak konpartituz gizartaratzeko unea iritsi zaigu. Horretarako egun osoko egitaraua prestatu dugu.

Goizez mahai inguru bat proposatzen dugu, 11:00 tan Mikelazulo Kultur Elkartearen egoitzan. Izenburua “Musika, zergatik kolektiboki kolektiboan” jarri diogu. Gurekin izango dira musikaren munduan modu batera edo bestera era kolektiboan lan egiten duten hainbat ekimenetako partaideak. Amankomunean gauzak badituzte ere esperientzia ezberdinak dira eta haiek ezagutu eta kontrastatzeko aukera izango dugu. Gurean izango dira Bidehuts, Taupaka, Erraia eta Musikazuzenean eko kideak.

Bazkalostean Mukuru osatzen duten talde eta bakarlariak zuzenean ezagutzeko aukera izango dugu. Arratsaldez Mikelazulon bertan 18:00 tatik aurrera bakarlari eta kontzertu akustikoekin hasiko gara. Haien kantu sorta erakutsiko digute Isuo eta Kezman, Nigara zuek, Peru Galbete, Hatxe, Paxkal Irigoyen, Iturria eta Seitan.

Afalostean berriz Niesseneko aretora joango gara. 22:30 tatik aurrera han izango dira Txost, Klak!son eta Muskulo. Mukuru zer den edo osatzen duten taldeei buruz gehiago jakiteko: mukuru.eus. Kolektiboari buruz edo Urriak 13ko egitauari buruz gehiago jakin nahi ezkero.



EGITARAUA - MUKURU JAIALDIA

11:00 Mikelazulo Kultur Elkartean
Mahai ingurua
“Musika, zergatik kolektiboki kolektiboan”
- BideHuts
- Musikazuzenean
- Taupaka
- Erraia

18:00 Mikelazulo Kultur Elkartean
- Isuo eta Kezman
- Nigara zuek
- Peru Galbete
- Hatxe
- Paxkal Irigoyen
- Iturria
- Seitan

22.00 Niessen Aretoa - Sarrera 5 Euro-
- Txost!
- Klak!son
- Muskulo


Oarsomusika
http://www.facebook.com/oarsomusika

Mukuru
http://mukuru.eus/

Info zabalagoa
https://www.berria.eus/paperekoa/1991/028/002/2018-05-25/musika_sortzaileen_kolektibo_berri_bat_sortu_dute_mukuru.htm

Afitxa
no img


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Errenterian