Broken Brothers Brass Band

22
Ira
12:00
Elgoibar, Gipuzkoa
Sotoan
Sarrera 5 euro

broken-brothers-brass-band15770829261535897432.jpg
Sotoko Hotsak '18 jaialdiko bigarren egunean, Broken Brothers Brass Band talde nafarrak kontzertua eskainiko du Elgoibarko Kultur Etxeko Sotoan. Emanaldia herriko plaza nagusitik (Kalegoen Plaza) abiatuko den kalejira batekin hasiko da eguerdiko 12etan, ondoren Sotoan kontzertua eskaintzeko. Talde nafarrak "Txertaketa" izeneko lan berria aurkeztuko du Elgoibarrera.

Broken Brothers Brass Band
1985ean, DC argitaletxeak Crisis on Infinite Earths publikatu zuen; komiki hartan, bere barnean hainbat mundu paralelo biltzen zituen multibertsoari akabera eman nahi izan zion, eta ordura arteko DCko superheroien fikzioan existitzen ziren Lur planeta guziak unibertso bakarrera murriztu. Nire ustez, haurtzaroaren edo, nahi bada, nerabezaroaren bukaeraren metafora gisa irakur liteke komiki mitiko hura: gauza kasik guziak posible direla pentsatzetik edo amets egitetik errealitatea onartzera igarotzen garen momentu hori. Baina heldutan ere posible da –bai eta beharrezkoa ere– mundu paraleloetara garamatzaten ateak aurkitzea: Broken Brothers Brass Banden musikak egunerokoa bizigarriago egiten duten ate horietako bat irekitzen digu. Ez eskapismorako ate bat; gauzak diferente pentsatzeko eta sentitzeko ate bat baizik. Rafael Albertiren poema batean, haurrek badakite zirkunferentzia batek ez duela zertan borobila izan; bertze poema batean, Boris Vianek zioen egunen batean, noizbait, eguna ez den bertze zerbait izanen dugula. Broken Brothers Brass Bandekoei esker, guk badakigu Iruñeak ez duela zertan Iruñea izan, nahi izanez gero, New Orleans ere izan daitekeela; eta eguna ez den bertze zerbait hori ailegatu bitartean, haien musika izanen dugula bidelagun. Mundu paraleloak badira eta. Eta hemen dira, gure artean.

Textua: Santi Leoné


Siniose
https://es-es.facebook.com/Sinu%C3%B6se-338287499578941/


Broken Brothers Brass Band
https://brokenbrothersbrassband.bandcamp.com/


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Talde honen kontzertu gehiago