Glaukoma + Deus Ez

14
Abu
22:00
Amurrio, Araba
Plaza
Doako emanaldia, jaiak

glaukoma2018_copy2.jpg
Glaukoma (argazkian) talde Tolosarra zuzenean ariko da Amurrioko jaietan. Herriko plazan eskainiko dute emanaldia, gaueko 22.00etan. Emanaldia Deus Ez taldeak zabalduko du.

Glaukoma
Tolosarrek 2017an argittaratu daue “Kalima” beraien hirugarren lana Bonberenea Ekintzak ekimenan babesakin. Aurreko diskuekin alderatuta, ohiko Glaukoman soinua mantentzen dau honek be, baina musikalki eta pertsonalki heltzen eta garatzen doian musika talde baten koherentzia jarraiki. Rap eta reggaetik abiatuta, rock, funk eta beste hainbat estilo musikaletatik hartutako elementuak aurkitzen dia bertan eta hitzen aldetik letra gordinak dia, baina umorez eta ironiaz betiak. Azken urtietan Euskal Herrixak emun dauen talde original eta ederrenetakua.

Deus Ez
Deus Ez Eibarren sortutako rock talde bat da, hiru kidez osaturikoa. Lehenengo diskoa, 10 kantukoa, Drum Groove Studio estudioan grabatu dute Josu Ervitirekin, eta 2017ko irailean kaleratu dute beraien lehendabiziko diska.


Glaukoma taldearen ataria
http://glaukomaband.com/

Deus Ez
https://www.facebook.com/deusezmusik/


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Amurrion