En Tol Sarmiento

13
Abu
20:00
Donostia, Gipuzkoa
Pirata Gunea
Doako emanaldia, jaiak

28423673_1560417724012176_9047006341831187405_o_copy6.jpg
Musika egitarau dotorea prestatu dute Donostiako Piratek aurtengo Aste Nagusirako. La Flamenka izanen da Piraten musika gune nagusia, eta bertan ospatuko dira kontzertu handienak.

Hiru gune finko izango dituzte Piratek: La Flamenka, Lasta Gunea, eta Trinia. Horretaz gain, beste gune autogestionatu batzuetan ere, ekimenak izango dira, Guardetxean kasu.

Musika egitarau anitza eta koloretsua prestatu dute Piratek, non, patxanga erritmoetatik, rocka, ska, giro elektronikoak eta salsa eta kumbia giroak entzun ahalko diren.

Astelehenean, abuztuak 13, Abordatze egunari emango zaio pausoa.

En Tol Sarmiento (argazkian) boskote arabarrak astinduko du arratsaldean kalejira amaiera bere ska/rock ukituarekin.

Gauean, Ezetaerre galiziarrek, hip hop-ari helduko diote galiziar hutsean, euren hitz zorrotzekin aldarrikapen politiko eta kulturala tarteko.

Abordatze egunari amaiera apoteosikoa ematearren, Skakeitan taldeko  donostiarrak arituko dira jo ta su. “Galera” azken diskoarekin garatu duten rock-fusio estilo berezi horrek inguruko festibal ezagunetara eta atzerrira eraman ditu gazteak.


Aste Nagusi Pirata - La Flamenka Gunea
11 Fan & Go
12 The Capaces + Des-Kontrol
13 En Tol Sarmiento (20:00) + Ezetaerre + Skakeitan (22:30)
14 Krii Kolektiboa
15 Green Valley + Mad Muasel
16 Niña Coyote eta Chico Tornado + Mice
17 Olatz Salvador +  Anje Duhalde
18 Belako + Serrulla


Donostiako Piratak
http://www.donostiakopiratak.eus/

Afitxa
no img


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Donostian