Green Valley + Mad Muasel

15
Abu
22:30
Donostia, Gipuzkoa
Pirata Gunea
Doako emanaldia, jaiak

green-valley-2018.jpg
Musika egitarau dotorea prestatu dute Donostiako Piratek aurtengo Aste Nagusirako. La Flamenka izanen da Piraten musika gune nagusia, eta bertan ospatuko dira kontzertu handienak.

Hiru gune finko izango dituzte Piratek: La Flamenka, Lasta Gunea, eta Trinia. Horretaz gain, beste gune autogestionatu batzuetan ere, ekimenak izango dira, Guardetxean kasu.

Musika egitarau anitza eta koloretsua prestatu dute Piratek, non, patxanga erritmoetatik, rocka, ska, giro elektronikoak eta salsa eta kumbia giroak entzun ahalko diren.

Abuztuaren 15ean, ska-reggae-dancehall doinuek hartuko dute Flamenkako eszenatokia, Green Valley (argazkian) eta Mad Muasel izango dira protagonista.

Green Valley
Green Valley, Arabako txokoetan sound system formatu txikian hasi eta Bartzelonan garatu den taldea da, pixkanaka estatu espainiarreko Reggae eta Dancehall erreferente bilakatu dena.

Mad Muasel
Mad Muasel artista bilbotarrak urteak daramatza panorama musikalaren parte izaten. Gaur egun, hiru disko argitaratu ostean, reggaearen eta dancehallaren erreferentzia internazionala bihurtu da, kritika sozialez, dibertsioz eta egiazaletasunez beteriko kantei esker.


Aste Nagusi Pirata - La Flamenka Gunea
11 Fan & Go
12 The Capaces + Des-Kontrol
13 En Tol Sarmiento + Ezetaerre + Skakeitan
14 Krii Kolektiboa
15 Green Valley + Mad Muasel
16 Niña Coyote eta Chico Tornado + Mice
17 Olatz Salvador +  Anje Duhalde
18 Belako + Serrulla


Donostiako Piratak
http://www.donostiakopiratak.eus/

Afitxa
no img


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Donostian