Txapelpunk + Itziarren Semeak

18
Abu
23:00
Azkaine, Lapurdi
Plaza
Doako emanaldia, jaiak

itziarrensemeak2017_copy6_copy2_copy2_copy2.jpg
Txapelpunk eta Itziarren Semeak (argazkian) taldeak zuzenean ariko dira Azkaingo jaietan.

Txapelpunk

Iñigito Txapel musikariak gidatzen duen Txapelpunk banda bueltan da. Etsaiak taldearen etenaldi batean jarri zen martxan Txapelpunk taldea 2000 urte inguruan, eta geroztik, diskoak eta kontzertuak tartekatu dituzte. Urte hauetan guztietan, taldekide aldaketak jasan dituzte, baino beti eutsi diote punkrock musikaren bideari. Emanaldi honetan labetik atera berri duten "Betty Rokanroll" (Baga Biga Musika Ideiak diskoetxea) diskoa aurkeztuko dute zuzenean.

Itziarren Semeak

Itziarren Semeak taldearen bosgarren diskoak “EH Republic” du izenburua eta ezkerrera lerrokatutako ska musikaren osagai eta ezaugarriak ditu: erritmo alai eta dantzagarriak letra politikoekin nahastuta baina beti bizitzaren pozarekin bustita. Diskoa kalean, zuzenekoetan murgildua dabil Mungiako taldea. Euskal Herrian ez ezik, berriki Irlandan izan dira Live Injection SKA festival ezagunean.


Txapelpunk
https://www.facebook.com/txapelpunktaldeaofiziala/timeline

Itziarren Semeak
https://www.facebook.com/ItziarrenSemeak/



Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak