Skakeitan + Skabidean + Laket

18
Abu
23.00
Deba, Gipuzkoa
Txosnagunea
Doako emanaldia, jaiak

25152251_1982086488696671_2258720016663661019_n_copy3.jpg
Aurten ere kontzertu agenda oparoa antolatu du Debako Txosna Batzordeak, beste hainbat eragilerekin batera. Kontzertu guztiak Calbeton Zumardian kokatzen den TxosnaGuneko karpan izango dira. Abuztuaren 18an Skakeitan (argazkian), eta Skabidean taldeak ariko dira zuzenean. Amaitzean, Laket taldearen txanda izango da, erromeri giroetan.

Skakeitan
Skakeitan taldeak badu zeresanik oraindik. "Orekariak" (2014) lana argitaratu eta bi urte beranduago, badator "Galera" (2016), Higain estudioetan Haritz Harreguyren gidaritzapean grabatu eta nahastutako estudioko lan luzea.

Diskoari hasiera ematen dion arpegioa entzutea aski da soinu aldaketa agerian uzteko eta taldeak dakarren aire freskoa nabaritzeko, bere esentzia mantentzen dela susma badaiteke ere. Hasieratik azaleratzen da soinu elektronikoekin izandako esperimentazio lana eta sintetizadoreei emandako garrantzia, bateria elektronikoek markatutako erritmoek eta gitarra soinu rockero eta ausartagoek lagunduta beti ere.

- - - - - - - - - EGITARAUA - - - - - - - - -

Abuztuak 11 Larunbata - 23.00
- BRIGADE LOCO (Punk-Rock, Bergara / Deba)
- STRIKERS (Punk-Oi! Deba, AZKEN KONTZERTUA!)
- KON-KONTROL (Des-Kontrol taldearen bertsioak, Deba)

Abuztuak 14 Asteartea - 01.00
- EZTEN GIRO (Erromeria)

Abuztuak 15 Asteazkena - 23.00
- WILLIS DRUMMOND (Rock, Baiona)
- NEVADAH (Rock & Roll, Durango)
- RODEO (Stoner-rock, Zestoa)

Abuztuak 17 Ostirala - 22.30
- DAWANADA (Rock instrumentala, Deba)
- THE GRACE OF DIONYSUS (Rock & Roll, Zumaia)
- EZ DABIL (Rock, Ondarru / Deba)

Abuztuak 18 Larunbata - 23.00
- SKAKEITAN (Ska, Donostia)
- SKABIDEAN (Ska, Nafarroa)
- LAKET (Erromeria)


Skakeitan
https://www.facebook.com/skakeitant/

Skabidean

https://www.facebook.com/skabidean

Debako TxosnaGunea
no img



Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Talde honen kontzertu gehiago