Dama + Anestesia

15
Ira
22:00
Bilbo, Bizkaia
Kafe Antzokia
Sarrera 10 Euro

anestesia_berria_copy2.jpg
Anestesia taldeak bira berezi bat jarriko du martxan "Gorrotoaren Ahotsa" diskoa kaleratu zela ospatzeko. Bilboko Kafe Antzokian ariko dira zuzenean. Emanaldia Dama taldeak zabalduko du.

Anestesia
Aurten gure lehen LPak, "Gorrotoaren Ahotsa"-k, 25 urte betetzen ditu. 1988an sortu zen taldea, eta 5 urte geroago lehen disko luzea kaleratu genuen. Beraz, aurten taldeak 30 urte betetzearekin batera, gure historian mugarri izan den disko horrek 25 betetzen dituela ere ospatu nahi dugu. Eta horretarako zerbait berezia prestatu dugu: "Gorrotoaren Ahotsa" diskoaren berrargitalpen berezi bat , binilo formatoan, remasterizatuta, 180 gramoko biniloan eta diseinu moldaketa berri batekin. Eta hau guztiz ospatzeko, mini-bira bat egingo dugu, 5-6 kontzertu euskal herriko zenbait tokietan. Kontzertu bereziak hauek ere, disko hartako kantuak joko bait ditugu bertan, gehi beste zerbait... Laster izango duzue gure berri! Laster entzungo duzue gorrotoaren ahotsa oihukatzen berriro!

Dama
Aspaldiko partez zuzenekoa eskainiko du Dama taldeak. Doneztebe (Nafarroa) herriko banda 2014 urtean sortu zen, eta musikalki metal giroetara bideratzen ditu euren doinuak. Musika bidean bi disko kaleratu dituzte, azkena "Ostikoa Muturrean" izeneko lana 2013 urtean.

Kafe Antzokia
http://www.kafeantzokia.eus/es/

Anestesia
https://www.facebook.com/anestesiataldea

Dama
https://www.facebook.com/DAMA.EH

Afitxa
 no img


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Bilbon