Gozategi

14
Uzt
23:00
Markina-Xemein, Bizkaia
Zelaian
Doako emanaldia, jaiak

_gozategi_f7913b33_copy2.jpg
Markina Xemein herrian Karmen Jaiak ospatuko dira laster. Txosnagunean  eta Zelaian ospatuko dira zuzeneko emanaldiak, eta bide horretan egitarau aberatsa prestatu dute, anitza eta askotarikoa. Uztailaren 14an Gozategi taldea ariko da zuzenean.

Gozategi
Gozategi taldea, 90. hamarkadaren hasieran sortu zen. Hasieran, Asier eta Ainhoa Gozategi anai-arreba oriotarrek eta Iñigo Goikoetxea altsasuarrak osatu zuten taldea. Urteen poderioz taldekideen joan etorria jasan du taldeak, baino beti bizirik iraun du egitasmoak. Bidean, ehundaka (milaka) kontzertu eta estudioko 7 disko grabatu ditu taldeak.

Zuzeneko emanaldietan, betiko kantuekin batera, estudioko azken emaitza duten 'All Stars 1992-2012' diskoa aurkeztuko dute, taldeak agertoki gainean 25 urte bete dituen honetan.


Gozategi
http://gozategi.eus

Afitxa
no img



Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Markina-Xemeinen