El_Txef_A

14
Uzt
01:00
Markina-Xemein, Bizkaia
Txosnagunea
Doako emanaldia, jaiak

el_txef_a.jpg
Markina Xemein herrian Karmen Jaiak ospatuko dira laster. Txosnagunean egitarau aberatsa prestatu dute, anitza eta askotarikoa. Uztailaren 14 goizaldean El_Txef_A ariko da zuzenean, giro elektronikoetan.

El_Txef_A
Musika jartzen ari da azken  hamar urteotan Aitor Etxebarria (Gernika, 1985), besterena eta berea, munduko hiri askotako areto eta jaialditan. Sona eta estimua dauzka pilaturik, El_Txef_A izenarekin egindako saioekin, Berlingo Watergaten, New Yorkeko Vervotenen, Chicagoko Spybarren eta Tokioko Modulen, esaterako. Musika elektronikoa abiaburu, technoa eta haren aldaera ilun, leun edo arty-enak ditu langai nagusi. Hainbat single eta lan labur plazaratu dizkiote nazioarteko zigilu zenbaitek (Permanent Vacation, Mule Electronic, Hypercolour...) eta bi disko luze dauzka kaleraturik berak sorturiko Fiakun zigiluan: Slow Dancing in a Burning Room (2012) eta We Walked Home Together (2014).

El_txef_a
https://soundcloud.com/el_txef_a

Afitxa
no img



Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak