Herenegun + Ze Esatek!

13
Uzt
22:30
Donostia, Gipuzkoa
Karmengo jaiak - Portua
Doako emanaldia, jaiak

ze-esatek-2-arg-eider-iturriaga_copy2_copy2_copy3.jpg
Donostia jaietan izango da datozen egunetan. Portuan Karmengo jaiak opsatuko dira eta gauero zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da. Bigarren gauean Ze Esatek! (argazkian) eta Herenegun taldeak ariko dira zuzenean gaueko 22:30etatik aurrera.

Ze Esatek!
Ze Esatek! 2009an Euskal Herrian sortutako rock, reggae eta ska taldea da. Beste talde batzuetatik etorritako musikari esperimentatuez osaturiko banda da, hala nola Trikizio, The Txortains, Skunk, Harlax edota Nuke taldeetan aritutako musikariak. Bandaren filosofia joaten diren lekuan festa eta parranda sortzea omen da, taldearen estilo "ganberroa"-rekin, jendea giroan sartu eta mugiaraztea. Urte hauetan guztietan lau disko kaleratu dituzte, azkena, auto-ekoizpen bidez 2013ko azaroan argia ikusi zuen "Ibuprofeno" disko koloretsua. Bidean, dozenaka (ehundaka) dira taldeak eskaini dituen zuzeneko emanaldiak, Euskal Herrian, zein estatu espainoleko herrietan arituz. 2011ko abenduan Kuban zehar bira egin zuen taldeak. Zuzenean eztanda egiteko prest dagoen musika pilula koloretsua da Ze Esatek! taldea. Orain diska berriarekin dator antixena gaztetxera "ibilita ikasten da erortzen"


Uztailak 12 Osteguna - 20:30
- La Joderera
- Skabidean
- Egurra ta Kitto

Uztailak 13 Ostirala - 22:30
- Herenegun
- Ze Esatek!

Uztailak 14 Larubata - 22:30
- Rock Kam Broom
- Laiotz

Uztailak 15 Igandea - 22:30
- Ezten Giro

Uztailak 16 Astelehena - 22:30
- Ingo Al Deu?


Karmengo Jaiak
https://www.facebook.com/karmengojaiak2004/


Ze Esatek!
https://www.facebook.com/zeesatek/

Afitxa
.no img

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Donostian