Pelax

14
Uzt
00:00
Donostia, Gipuzkoa
Añorgako gaztetxea
Doako emanaldia, jaiak

semanagrande-2017-donosti-sansebastian-pelax_copy3.jpg
Añorgako jaietan Gaztetxean ere izango da zer ikusi eta zer entzun!. Larunbat gauean Pelax ariko da zuzenean gauerdi aldera, Frontoiko kontzertuak amaitzean.

Pelax
Unai Pelayo donostiarra da Pelax. 2013ko azaroan hasi zen lehen bakarkako emanaldiak eskaintzen, bere ahotsa gordinaz eta gitarra elektriko zikin batez baliaturik. Hilabete batzuk aurrerago, 2014ko martxoan, bere lehen EPa kaletatu zuen, Pillotegiko saioak, Iker Vazquezen laguntzarekin lokalean zuzenean grabaturikoa.

Rockaren maitalea izanik, abestiak atontzeko banda bat osatu zuen 2014ko apirilean. Beñat Antxustegi, Aitor Rubio, Iñigo Ozaeta, Eneko Sierra, Andoni Olaetxea eta Iker Vazquez izan dira proiektura batu diren musikariak. Honela lehen lan luzea burutu zen, “Cowboy’s Orchestra Saioak” (2015) izenekoa, Iñigo Irazokirekin grabatua Saran.

2017a urte oparoa izan zen Pelaxentzat. Lehenik eta behin, ekainean, bere haurtzaroko lagun eta musika elektroniko ekoizle den Telmo Trenorrekin EP bat kaleratu zuen “Pelax eta Telmo Trenor”, rocka eta elektronika oinarri dituena. Bestetik, bere esentzietara itzuliz, urte amaieran rock bandarekin kaleratu zuen bere bigarren lan luzea den “Talkak egiten du didaktika” (2017), hau ere Iñigo Irazokirekin, Beran grabatua eta Iñigo Ozaeta, Andoni Olaetxea eta Iker Vázquezen laguntzarekin.

Egun “Talkak egiten du didaktika” aurkezten dihardu, banda formatuan zein bakarkako emanaldietan.


Uztailak 12 Osteguna - 20:30
- karaokea

Uztailak 13 Ostirala - 22:00
- Kaskezur
- Serrulla
- Arrotzak

Uztailak 14 Larubata - 22:00
- Pelax


Añorgako Gaztetxea
https://es-es.facebook.com/anorgako.asanblada/

Afitxa
no img

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Donostian