eMe eta Oier Guillan + La Basu

15
Uzt
13:00
Ea, Bizkaia
Poesia Egunak - Moilan
Doako emanaldia

la-basu-aire-es-vida-43223_front_copy2_copy2.jpg
Ea herriko Poesia Egunak ekimenaren baitan musikaz gozatzeko aukera izango da. Igande eguerdian eMe taldea eta Oier Guillan artistak indarrak batuko dituzte 13:00etan aritzeko. Arratsean, berriz, La Basuren txanda izango da, 17.30etan.

eMe
eMe taldearen diskoa lehen aldiz entzun ondoren, bi dira nabarmendutako elementuak: lehena, sintetizadoreen eta programazioen erabilera. Kantuaren zerbitzura ipini dituzte, pop kantu berritzaile hauek eskatzen zuten tokian, hain justu. Bigarrena Nora Izagirreren ahots iradokitzailea da. Bere ahotsa hegan ari da, kulunka bitxian, maiz mugimendu epifanikoak sortuz. Ez da pop elektronikoari hertsiki lotutako diskoa. Ez da soilik synth popa. Dance lan batetik oso urruti dago. Baina badu guztietatik zerbait.

Oier Guillan aktore eta poetaren kolaborazioa izango dute eMe taldekoek (Nora Izagirre, Haritz Harreguy eta Rubén Caballero).

La Basu
Elena Caballero da La Basu. 90. hamarraldian hasi zen hip hop eszenan barneratzen Jungla Urbana taldean. Urtea asko lozorroan izan eta gero osasun arazoak medio, 2012 urtean, agertokietara bueltan da, bidean, disko berria kaleratuz 2015 urtean. Rapa, soula ,dancehalla, reggaea, R&B, rocka, punka eta flamenkoa sarzten ditu bere musika kokteleran.


Egitaraua
13:00etan Kontzertua: Moilan - eMe eta Oier Guillan
17:30ean Kontzertua: Frontoiko arbolapean - La Basu


eMe
https://www.facebook.com/EME-147819702407554/

La Basu
https://www.facebook.com/labasu1/

Poesia Egunak
https://www.facebook.com/Eako-poesia-1770668956502103/


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak