Joseba Irazoki + Mikel Uraken

20
Uzt
19:00
Arantza, Nafarroa
Arantzako Aterpea
Doako emanaldia

mikel_argazkia__unai_huizi_copy2_copy2.jpg
Udak musika kolorea izango du Arantzako Aterpean. Uztail eta abuzturako zuzeneko emanaldia antolatu dituzte "Uda Garaia Musik Fest" lelopean. Guztira bederatzi saio burutuko dira, guztiak, doakoak. Uztailaren 20 gauean Joseba Irazoki eta Mikel Uraken (argazkian) ariko dira zuzenean.

Joseba Irazoki

Gitarrista polifazetikoa da Joseba Irazoki, konposizioan ez ezik inprobisazioaren munduan ere gogo biziz barneratzen dena. Folka, rocka, psikodelia, bluesa,... eta tresnen esperimentazioa hartzen ditu bere baitan, proposamen artistiko harrigarri eta sailkaezina osatuz. Umorea eta birtuosismoa barra-barra.

Honako talde eta proiektutan dabil edo ibili da besteak beste: Aton Rhumba, Petti eta Rafa Rueda, Duncan Dhu, Mikel Erentxun, Nacho Vegas, Maixa eta Ixiar, Do, On Benito,...

Gitarra elektrikoa, ahotsa eta bonboa izango ditu lagun bakar taula gainean, gizon orkestrako repertorioa errepasatuko duelarik eta horrez gain, azken urteetan osatu duen taldearekin jotzen dituen abestiak ere ekarriko ditu.

Mikel Uraken
Mikelena folk musika bezala sailkatzekotan, Akauzazteren folk primitiboarekin parekatu beharko genuke. Eta AEB-etako country-rock edo Americanaren alorrean sartu nahi izanez gero, Byrds-en doinu argitsuenetan baino, Slint/Smog/Palace-ren soinu espektraletan antzekotasun handiagoa nabarituko genuke. Hala ere, motz geratuko ginateke. Intentsitatea eta indarra lantzen ditu geldiezin eta etengabe.

2000ko hamarkada erdialdean Loan metal taldean egin zituen lehen urratsak. Bakarkako ibiliari ingelesez ondutako "Folk Songs for Tormented Souls" lanarekin (2013) ekin zion. "Omenaldi xumeak" EPan (2014), Anariren bertsio bat eta Mikel Laboaren beste bat sartu zituen. Iazko urte hondarrean "Neguaren ostean" plazaratu zuen. Euskaraz egindako zazpi folk pieza gordin, biluzi, basa. Euskal kantagintzaren esparruan berrikuntzarako ale bat jarri nahi luke. Mikel, euskara espresiobide moduan erabiltzen hasi denetik, beldurra, lotsa eta estiloen zurruntasunak gainditu ditu. Basatia, aske eta ausarta, Michael Giraren disko akustikoak, Richard Dawson-en kantu gordinak eta Mikel Laboaren Lekeitio martzianoenak bezala.

Mikelen musika ez da erraz gustatzen den horietakoa. Mikel oso artista pertsonala da, gutxitan ikusten den ausardiaz eta gardentasunez gainera. Deserosoa suerta daiteke, baina arte deserosoa da gugan benetako talka eragin dezakeen bakarra.


UDA GARAIA MUSIK FEST - EGITARAUA

Uztailak 12 Ortzeguna - 19.30
Don Inorrez

Uztailak 20 Ortzila - 19:00
Joseba Irazoki + Mikel Uraken

Uztailak 21 Larunbata - 22:30
EME

Uztailak 27 Ortzirala - 22:30
Trini Fox

Abuztuak 03 Ortzirala - 19.30
Patxuko Naiz & Octavio Nievsky

Abuztuak 10 Ortzirala - 22:30
Beñat Igarabide

Abuztuak 11 Larunbata - 22.30
Zigor DZ

Abuztuak 18 Larunbata - 22.30
Rukula

Abuztuak 24 Ortzirala - 22:30
Makala


Arantzako Aterpea
https://www.facebook.com/XabiZuga/


Mikel Uraken
https://mikel-uraken.bandcamp.com/

Joseba Irazoki
https://www.facebook.com/joseba.irazoki

Afitxa
no img



Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Arantzako Arantzako Aterpean