Anari

21
Eka
20:00
Donostia, Gipuzkoa
Victoria Eugenia antzokia
SARRERAK AGORTUAK


anari20172_copy2_copy2.jpg
Ekainaren 21ean Musikaren Eguna ospatuko da mundu osoan. Gurean, gainera, Adarra Saria ere banatuko da Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Anari  izango da aurtengo protagonista, bere musika ibilbidea sarituko delarik egun berezi honetan. Gainera, zuzeneko berezia eskainiko du bere bandaren laguntzaz.

Adarra Sariaren bosgarren edizioa izango da honakoa, aurretik, Mikel Laboa, Ruper Ordorika, Benito Lertxundi eta Fermin Muguruza izan dira sarituak.

Anari
2015. urtean kaleratu zuen Anarik “Zure Aurrekari Penalak” izeneko disko luzea ia sei urte grabatu gabe izan eta gero. Disko horren jarraipen gisa, 2016ko abenduan "Epilogo Bat" diskoa ikusten du argia, sei kantuz osaturiko Ep lan txikia. “Zure Aurrekari Penalak” diskoak behar zuen borobiltzea dakar estudioko emaitza berri honek, non betiko Anari topatzeaz gain, territorio berrietara egiten duen bidai.

Victoria Eugenia antzokian burutuko den emanaldi hau berezia izango da, non Anari bandatik igaro diren hainbat musikari igoko diren agertokira Azkoiako musikariaren musika bidea errepasatzera.


Anari
http://www.anari.eus/


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Donostian