Dosis Gray + Reincidentes + Def Con Dos

15
Eka
22:00
Donostia, Gipuzkoa
Herrerako jaiak
Doako emanaldia

foto-grupo-defcondos.jpg
Urtero legez, ederra dator Herrerako jaietako rock kontzertua. Ekainaren 15 gauean Dosis Gray, Reincidentes eta Def Con Dos (argazkian) taldeak igoko dira agertoki gainera. 

Reincidentes
Sevillako taldeak bere musika ibilbidearen 30. urteurrena ospatzen zuen duela gutxi, eta horretarako DVD dokumental eta diska bikoitza aurkeztu zuen 'Canciones para no olvidar' izenpean. Denbora galdu gabe, estudioan sartu zuiren berriz "Awkan, Haciendo Hablar al Silencio" (Baga Biga Musika Ideiak) disko-liburua grabatu eta prestatzeko. Lan hau, eta taldearen klasiko guziak, entzun ahalko dira zuzenekoetan.

Def Con Dos

Madril hiriko rap metal talde azidoa da Def Con Dos. 30 urteko musika ibilibidea dute bizkar gainean, espainiar estatuko eszenatokiak behin eta berriz erre dituzte, disko bakoitzean su txikiak piztuz jo duten lekuetan. Gurean ere sarri jotakoak dira, askorentzako, Def Con Dos gutariko bat direlarik. Taldeak estudioko azken emaitza duen "#trending_distopic" diskoa aurkeztuko du emanaldi honetan.

Dosis Grey
Punk rock erritmoetan datorren talde donostaiarra da Dosis Grey. Javier Zubiriak (gitarra eta azpi-ahotsak), Alberto Garciak (baxua eta azpi-ahotsak), Alvaro Enparantzak (bateria eta azpi-ahotsak) eta Xabier Goienetxeak (ahots nagusia) osatzen dute taldea.


Reincidentes
http://www.reincidentes-sca.es/

Def Con Dos
http://www.defcondos.com

Dosis Grey
https://www.facebook.com/dosisgray/


Emanaldiaren berri facebook sarean
https://www.facebook.com/events/2152610185022842/


Afitxa

no img



Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak