Joseba B. Lenoir + Glaukoma + Sustrajah Band

16
Mar
22:00
Bilbo, Bizkaia
Deustuko jaiak, Txosnagunea
Doako emanaldia, jaiak

glaukoma-jimmy-jazz-gasteiz_copy2_copy4_copy2.jpg
Hemen dira Deustuko jaiak! Ostiral eta larunbatean zuzeneko kontzertuak ospatuko dira Txosnagunean. Lehen gauean Joseba B. Lenoir, Glaukoma (argazkian) eta Sustrajah Band ariko dira zuzenean.

Glaukoma

Tolosarrek 2017an argittaratu daue “Kalima” beraien hirugarren lana Bonberenea Ekintzak ekimenan babesakin. Aurreko diskuekin alderatuta, ohiko Glaukoman soinua mantentzen dau honek be, baina musikalki eta pertsonalki heltzen eta garatzen doian musika talde baten koherentzia jarraiki. Rap eta reggaetik abiatuta, rock, funk eta beste hainbat estilo musikaletatik hartutako elementuak aurkitzen dia bertan eta hitzen aldetik letra gordinak dia, baina umorez eta ironiaz betiak. Azken urtietan Euskal Herrixak emun dauen talde original eta ederrenetakua.

Joseba B Lenoir
Joseba Baleztena musikaria definitzeko erarik egokiena ipurterrea izango litzateke. Beran hasi eta hezi zen musikari gisa, eta, beste hainbatekin batera, herriko harrobi amaiezin horren adierazle bihurtu zen. Rock and Roll garratzenetik abiatuta, beste hainbat soinu eta estilo landu eta garatu ditu bere ibilbidean; bidelagun izan dituen musikarietatik asko ikasteko aukera izan du.

Baina dagoeneko lortu du bere zigilu propioa; esperimentaziotik abiatuz, loop eta pedalek eskaintzen duten baliabide iturri amaigabean murgildu da Joseba B. Lenoir proiektuarekin. Askotan oinekin jotzen duela dirudien arren, tresna nagusia gitarra du oraindik ere, gorputzaren luzamendu bat duena, beti gainean. Hasierako lan instrumentaletan bluesa, folka eta rockaren bidetik eremu esperimentalagoetara hurbildu bazen, azken lana argitaratu zuenetik kantu formatuari atxikiago ikusi zaio.

Sustrajah Band
Lekitxoko reggae talde bat da Sustrajah Band. Musikalki giro beroak jorratzen dituzte, nagusiki reggae doinuetara bideratuz euren doinuak. Musika bidean bi disko kaleratu dituzte gaur artean. 2014ean lehen diskoa kaleratu zuen "Hazia" izenpean. 2017an, berriz, oraingoz estudioko azken emaitza duten "Sustraia" diskoak ikusi du argia.


Glaukoma taldearen ataria
http://glaukomaband.com/

Joseba B. Lenoir
https://www.facebook.com/josebalenoir/

Sustrajah Band
https://www.facebook.com/sustrajahband/


Deustuko Jai Batzordea
https://www.facebook.com/deustuko.jaibatzordea

Afitxa
no img

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Bilbon