Skasti

22
Ots
22:00
Bilbo, Bizkaia
Kafe Antzokia
Doako emanaldia

skasti2018ye_copy2.jpg
Skasti (argazkian) taldeak disko berria kaleratu du, eta bide horretan kontzertu biran murgilduak dira. Otsailaren 22an Bilboko Kafe Antzokian joko dute.

Skasti
Zortzi lagunek osatzen duten taldeak, hamairu urte beteko ditu aurten. Formazioan alta eta bajaren bat egon bada ere, aldaketa handiena ez da eremu horretan etorri, egiten duten musikan baizik. Izan ere, berotualdi batetik sortutako taldeak ska musika sortzeari utzi zion eta beste genero batzuk jorratzen dituzte orain. Zuzeneko landuak bezain indartsuak eskaintzen dituzte gitarren eta baxuaren melodia indartsuez, haizeen hots barneragarriez, sintetizadoreen soinu leunez, bateriaren erritmo ezberdinez eta ahotsen doinuez.

Dantza eginarazteaz gain, abesti landuak entzutera gonbidatzen zaituztete. Modu horretan, gorputzak eskatzen dienarekin eta testuinguruarekin koherenteak izaten jarraitu nahi dute, serio baina lotsagabe. Freskoa, naturala, dantzagarria eta festazalea izateari utzi gabe, sormena eta zuzeneko interpretazioa uztartu eta findu nahi ditu Skastik, jotzen eta jotzeaz gozatzeko. "Ye" diskoa atera berri du talde zarauztarrak. Bertan rock alternativoa, pop-a, indie-a eta funka bezelako estiloak entzungarri dituzu. 13 abestiko diskoa 13 urte betetzen dituzten urtean.


Kafe Antzokia
Done Bikendi 2
Bilbo

Kafe Antzokia
http://www.kafeantzokia.eus

Skasti
https://www.facebook.com/skasti.taldea/

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak