Hendrik Rover & Los Míticos GT´s

16
Ots
21:00
Bilbo, Bizkaia
Satelite T aretoa
Sarrera 10 euro

sate_hendrik.jpg
Hendrik Rover & Los Míticos GT´s banda zuzenean ariko da Bilbon otsailaren 16 gauean. Emanaldia Satelite T aretoan burutuko da, arratseko 21.00etan.

Hendrik Rover & Los Míticos GT´s
Blues, rhythm and blues eta rock gitarra jotzaile ospetsua da Hendrik Rover eta bere estiloa zabaltzen joan da bere eraginak bezalaxe, folk, flatpicking, country eta Honky Tonk gehituta. Los Deltonos taldeak 90. urteen hasieran iraultza handia eragin zuen Estatuko Bluesaren ikuspegi geldi eta mimetikoan, eta egiazko erreferentzia dira orduz geroztik. Hendrik Rover eta Mìticos GTs hirukote indartu eta bizia da, musikari zailduak eta bikain konbinatuak, eta sendotasunez eta segurtasun handiz interpretatzen dituzte Rover-en errepertorioa eta ongi aukeratutako bertsio aukera.

Beren abestiekin, telecaster Esquire batekin eta Fender Pro Junior txiki baina marmartiarekin armatuta, Goyo Chiquitoren kontrabaxu bizkorrak eta Toño López Bañosen erritmo lan bikainak lagunduta, eszenatokian egiazko urakana dira Hendrik Röver & Los Míticos Gts. Benetakoa. Sendotasun hautsezina erakusten ari da Hendrik Rover-en bakarkako karrera. 8 disko argitaratu ditu 8 urtetan eta era berean eutsi egin dio Los Deltonos bere talde nagusiaren jarduera geldiezinari, denboraldi berean atera dituen beste 4 diskoekin argi erakusten baitu seriotasun handiz hartzen duela bere lana.


Satelite T  
Ribera de Botica Vieja, 3
Bilbo

Satelite T aretoa

http://www.facebook.com/SateliteT


Hendrik Rover
https://www.facebook.com/hendrikrover

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Bilbon