Inoreneroni + Kaskezur

13
Urt
22:30
Azkoitia, Gipuzkoa
Matadeixe
Sarrera 5 euro

inoren_kaskezur.jpg
Inoreneroni eta Kaskezur taldeak zuzenean ariko da Azkoitiko Matadeixen. Urtarrilaren 13an izango da, gaueko 22:30etan.

inoreneroni
2003an Andoainen sorturiko taldea dugu Mikel, Okene eta Drakek, BAP!! taldean elkarrekin arituak, buruan zituzten zirriborroei forma emateko berriz ere elkartzea erabaki zutenean. Denbora gutxira Borja batu zitzaien eta lehenengo entseguan ikusi zen bazela kimika euren artean. Bigarren diskoaren grabaketaren ostean Drakek taldea utzi zuen eta bere ordez Mariano hasi zen taldean ñabardura berriak emanez kantuei.

Taldean izandako azken aldaketa, berriz, baterian izan dute. Mikelek taldea uzti du, eta bere ordez, Guantxe sartu da, besteak beste, Lobo Electrico eta Señor No taldeetan ibilitako musikaria, eta egun, Capsula taldeko bateria-jotzailea.

Inoren ero ni taldearen kantuak oso landutako egiturak dituzte, non elementu bakoitzak rol kardinal bat betetzen baituen eta soinua iparorratzaren erpina baita. Elite zorrotzentzako musika, doako keinu samurrik gabea, jendetza eta olatuetatik urruti dagoena. Otsoentzako musika

Kaskezur
Kaskezur taldeak "Azpisugeak" disko berria aurkeztuko du emanaldi honetan. Taldearen iraupen luzeko hirugarren diskoa da honakoa, taldeak berak auto-ekoizpen bidez argitaraturiko lana. 2016ko abenduan Berako Atala estudioetan grabatua izan da Iñigo Telletxearen gidaritzapean, eta Ibai Gogortzaren ekoizpena du. Taldeak Erratzuko eskolan landutako hamar kantu berri biltzen dira bertan.


Kaskezur
https://kaskezur.bandcamp.com/

Matadero Ekintzak
https://mataderoekintzak.wordpress.com/

Inoreneroni
http://musikazuzenean.com/inoreneroni

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Talde honen kontzertu gehiago


Emanaldi gehiago Azkoitian