Falta + Rodeo

19
Urt
22:30
Tolosa, Gipuzkoa
Bonberenea
Sarrera 5 euro

22859834_313854889094620_7937478000061105558_o.jpg
Urtea potente hasiko da Bonberenean! Urtarrilean zehar sei emanaldi hitzartu dituzte, non Euskal Herriko taldeak eta atzerrikoak programatu dituzte. Urtarrilaren 19an Rodeo eta Falta (argazkian) taldeak ariko dira zuzenean.

FaltA
Hazparne(Lapurdi) herritik dator Falta izeneko taldea. Musikalki post-rockaren inguruan dabiltza, kantuetan transzio eta intentsitate handiak sortuz. Hiruko moduan taularatzen dira.

Rodeo
Rodeo Zestoan (Gipuzkoa) sortutako talde bat da. Kyuss taldearen influentziaz bustirik bertsioak egiten 2014an hasi ziren stoner doinuak lantzen. 2015ko martxoan kontzertu bat eman ondoren eta jendearen erantzun onaikusirik beraien abestiak egiten hasi ziren. Horrela urte bereko abenduan maketa bat grabatu eta 2016ko otsailean aurkeztu ondoren, kontzertuak ematen hasi ziren. Ibilbide honen ondoren beraien lehen diska grabatu zuten 2017ko urtarrilean Gaztain Estudioetan.

Rodeo, talde berria izan arren soinu pisutsuak, riff indartsuak eta kanta bortitzak eskeiniko dizun taldea da. Zestoako belardi berdeetatik desertuko areak sentitzera eramango gaituzten doinuek, gure burua astinduko dute hasieratik bukaerara.


Bonberenea
San Esteban auzoa
Tolosa

Bonberenea
http://www.bonberenea.com

Rodeo taldea Bandcamp gunean
https://rodeodesert.bandcamp.com/releases

Falta kolektiboa
https://www.facebook.com/faltakolektiboa

Falta argazkia: Alberto Beloki

Urtarrila Bonberenean
no img

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Talde honen kontzertu gehiago


Emanaldi gehiago Tolosako Bonberenean