Ze Esatek! + Nomadak

20
Urt
22:00
Amurrio, Araba
Burubio Kultur Elkartea
Sarrera 8 euro

ze-esatek-2-arg-eider-iturriaga.jpg
Ze Esatek! (argazkian) eta Nomadak taldeak zuzenean ariko dira Amurrioko Burubio Kultur Elkartean.

Ze Esatek!
Ze Esatek! taldeak berriki argitaratu duen "Ibilita ikasten da erortzen" (Baga Biga Musika Ideiak) diskoa aurkeztuko du emanaldi honetan. taldearen estudioko 5. diskoa dena indarrez beterik dator. Taldearen betiko estiloari eutsiz, musika territorio berrietan murgilduz.

Ze Esatek! taldeak bosgarren diskoaren izenburua “Ibilita ikasten da erortzen” propio lapurtu-eskatu diote Sustrai Colinari. Alaitasuna galdu gabe, rockaren berme asko ditu bere hanken magalean, buruan rock esparruko estilo anitzetara igo da: punka, rock, punk melodikoa, rock melodikoa, hard-corea, hard-core melodikoa, pop-punk, pop-punk melodikoa. Ze Esatek! taldearen diskorik egurzaleena. Melodiak gainezka, zapatak soinean eta seriotasuna tabernako komun zuloan utzita. Algarak bizitzeko jaio ziren zerbait esateko duen talde hau: alaitasunetik gune politikoak ahazteke, dibertitu gaitezen rockaren atzaparretan.

Nomadak
Musika abentura ezberdinetan ibilitako musikariek osatzen dute Nomadak banda berria. "Hasieratik"  izena darama debuteko lana, eta disko osoa plataforma digitaletan eskuragarri (Spotify, Itunes, Youtube...) dago.


Burubio Kultur Elkartea
Adarraga Kalea, 4,
Amurrio (Araba)
 
Burubio Kultur Elkartea
http://www.burubioke.com/

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak