Api Uiz + Cecilia Payne

25
Aza
22:30
Zumarraga-Urretxu, Gipuzkoa
GazteleKU
Sarrera 5 euro

23434897_897475667076231_4865898417682800460_n.jpg
Zopamadre Produktions egitasmoaren lehen kontzertua hemen da! Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako egunerako egitarau zabala antolatzen ari da mugimendu feminista eta guk geure kontzertutxo hau ere jardueren tartean sartu nahiko genuke.

Api Uiz
Frantziar hauek kontzertu pila bat eman dituzte Europan zehar eta baita hamaika ikusle txunditu ere. Beraien zaleen artean aurktzen dira The Ex taldekoak, adibidez, beraiekin jotzera askotan gonbidatzen baitituzte, beraien zuzeneko indartsu eta dibertigarrietaz maiteminduta. Ohore bat da guretzat talde puska hau gurean izatea, rock experimentala eta doinu afrikarrak maisuki nahasten dituena.
 
Cecilia Payne
Bilbo aldetik datorren talde gazte honek ere kritika bikainak jaso ditu oraindik eman dituzten kontzertu bakanetan. Ahoz-ahokoaren bidez atentzioa bereganatzen ari dira 90. hamarkadako noise-pop zale hauek. Gu ere gogoz gaude ikusteko!

KKinZona
http://www.kkinzona.eus

Api Uiz
https://apiuiz.bandcamp.com/


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak