Nuevo Catecismo Catolico + Señor No + Lie Detectors

18
Aza
21:00
Donostia, Gipuzkoa
Intxaurrondo K.E.
SARRERAK AGORTUAK!


22730513_2028966724000723_6329496968792079571_n.jpg
Nuevo Catecismo Catolico taldeak 25 urte beteko ditu aurten, eta hori ospatzeko sekulako festa antolatu dute Donostiako Intxaurrondo K.E.n. Kontzertua bideo formatuan grabatuko da, Emanaldi berezi honetara Señor No eta Lie Detectors taldeak gonbidatu dituzte. Kontzertu honetarako sarrera guztiak agortuak dira jada!

Nuevo Catecismo Catolico
Donostiako taldea Euskal Herrian egin den punkrock musikaren adierazle nagusitako bat dugu. 1992. urtean Buenawistako entsegu lokaletan sortu zirenetik etengabeko aldaketak izan dituzte formazioan, baina taldea beti mantendu izan da bizirik. Europako eta AEBetako iraganeko korronteak barneratuta, moda guztien kontra beraien bidea irmo finkatu eta taldea berrasmatzeko gai izan dira. Are gehiago, urteek on egin diete. Taldearen diskografia dotorea eta zuzeneko indarra arrazoi nahiko izan daitezke NCC zuzenean ikusteko. Azken boladan ez da erreza taldea taula gainean ikustea, beraz, galdu ezineko hitzordua da honakoa.

Señor No

La Perrera-ren errautsetatik 90eko hamarkadan sortutako high-energy eta punk-rock talde basatia da, luzaroan agertokiei eta ikusleen eztarriei sua ematen aritutakoa; zazpi disko luze eta bederatzi single erditu dituzte bidean. Beti Xabi Garre nekaezinak gidatuta, taldeak azken urteotan partaide aldaketak izan ditu eta Roy Loneyrekin batera egindako birak izan dira taldea elkartzeko parada.

Baina iaz "No cambies siempre" disko luzea atera zutenetik, laukote gisa bueltatu dira eta gerra handia ematen dabiltza. Euskal Herritik kanpo emanaldi ugari dituzte eta bertan ikusteko aukera gutxi izango dira! Arrasaten izango da taldea Kooltur Ostegunak ekimenaren zazpigarren ikasturtea estreinatzen.

Lie Detectors
Eskarmentu handiko musikariz osatutako taldea. Besteak beste, Dirty Pink Ladies, Nuevo Catecismo Católico, Muturbeltz, Fiebre de Vivir, Teen Dogs edo Plan B bezalako taldeetan aritutakoak. Beraien abestiak rock and roll, garaje, psicodelia eta punk rockarenganako pasiotik sortzen dira.


Donosti Kultura
https://www.donostiakultura.eus/

NCC
https://www.facebook.com/ncc.oficial/

Señor No

https://es-es.facebook.com/masacrante/

Lie Detectors
https://liedetectors.bandcamp.com/

Emanaldiaren berri facebook sarean
https://www.facebook.com/events/1927186397297371/


Afitxa: Eneko Etxeandia.

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak