Mount Kimbie

24
Aza
21:00
Biarritz, Lapurdi
Atabal aretoa
Sarrera: Aurrez 16 euro.

mount-kimbie4747881941504685177.jpg
Mount Kimbie taldea zuzenean ariko da azaroaren 24 gauean Biarritz hiriko Atabal aretoan.


Mount Kimbie
Mount Kimbie taldea Dominic Maker eta Kai Campos bikote ingelesak osatzen dute. Musika elektronikoa jorratzen dute. 2010ean, Hotflush Recordings diskoetxearen zigilupean, Crooks & Lovers lehen diskoa argitaratu zuten. Disko honek Mount Kimbie Londreseko eszenan ezagutarazi zuen. 2013an, Warp Record-ekin, Cold Spring Fault Less Youth diskoa kaleratu zuten.

lau urtez geldirik egon ondotik, azkenean, berriz hor ditugu. “We Go Home Together” kantu berria James Blake artistarekin argitaratu dute. Bai, taldearen itzulera markatzeko, bikote ingelesa James Blake-ekin bildu da. Disko berriaren igurikan, kolaborazio honek hotzikarak eman dizkigu. Mount Kimbie Atabalen lehen aldikotz errezibitzeaz biziki kontent gara.


Atabal aretoa
37 Allée du Moura
64200 Biarritz (Lapurdi)

Atabal Aretoa
http://www.atabal-biarritz.fr

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Biarritzko Atabal aretoan