ANDOAINGO ROCK JAIALDIA: NEW CHRISTS + CHRIS CASELLO TRIO + JOHNNY POWERS + SUE MORENO + DAVILA 666 + XABI eta PETTI

18
Eka
18:00
Andoain, Gipuzkoa
Nafarroa Plazan
Sarrera: Doan

andoaingo_jaialdia_ona.jpg

Laugarren urtez ospatuko da Andoaingo Jaialdia. Bertan, nazio mailako artistak izango dira nagusi, beti ere rock musikaren etiketa zabalaren azpian. Bertan izanen dira,New Christs, Chris Casello Trio, Hohnny Powers, Sue Moreno, Davila 666 eta Euskal Herriko representazio bezala Xabi eta Petti bikoa. Jaialdia arratseko seitan abiatuko da eta sarrera doakoa izanen da.

Hona parte hartuko duten musikarien deskribapen txikia:

NEW CHRISTS
New Christs esatea Rob Younger esatea da, eta Rob Younger energiaren sinonimo da. Zuzenean ikusi dugunok badakigu zer esaten ari garen. Australiako rock and rollean eragin gehien duen talde batetako bokalista mitikoa ez dago amore emateko eta berriro ere gure herrira ekarriko duen bira batean abiatuko da, gitarraz eginiko oktanajez betetako abestiak aurkeztera, eta ziur ez dutela hutsik egingo, ez betiko jarraitzaileen aurrean ez eta Rock and Roll dezibelioen bidez energia bila dabiltzan belaunaldi berrien aurrean ere, dezibelioak banatzeko errezeta behar den tamainan banatzen oso ondo baitaki Younger jaunak.

CHRIS CASELLO TRIO
Zer esan genezake Chris Casellori buruz aurreko biran bere ahalmen guztiak erakutsi ondoren? Dotorea bezain ezezaguna den gitarra-jotzaile baten maisutasuna eta beteranotasuna. Blues, jazz, swin, country eta, nola ez, rock and rolla jotzen ederki moldatzen den gizon aldakorra. Berriro ere bere betiko hirukotearekin dator, eta guztiek batera, urteetan zehar bere bihotzaren jabe egin diren eragin horiez eta bere hatzek interpretatzen dituzten musikez gozatuko dugu. Bateria jotzen Jimmy Lester legendarioa arituko da.

JOHNNY POWERS

Chris Casello hirukotea Johnny Powers beteranoarekin arituko da. Johnny Powersek, gaztaroko urte oparoetan egin zuen moduan, oraindik ere rock and roll gordineko kontzertuak eskaintzen ditu. 1938. urtean Detroiteko hiriak jaiotzen ikusi zuenetik, ostikada asko eman dituen pertsonaia da Johnny Powers; bere familiaren eraginari esker country rock musikaz blaitutako musikaria izateko bidean zen, baina begiak ireki zitzaizkion Carl Perkins entzun zuenean. Sun zigilu mitikoarentzat grabatu zuen 50eko hamarraldiaren amaieran eta bera izan zen oso kontuan hartu beharreko Motown zigiluarentzat grabatu zuen lehendabiziko artista zuria. Orduz geroztik ez du etenik izan, eta oraingoan “Long Blond Hair” edo “Red Rose Lips” bezalako kantuak aurrez aurre entzuteko aukera dugu.

SUE MORENO

Sue Morenok Hollywoodeko urrezko garaietatik ateratako emakumea dirudi, zine izarrek aho zabalik uzten gintuzten garai hartakoa, eta “glamourra” gaur bezain azalekoa ez zen sasoikoa. Bati baino gehiagori eragingo dio hasperen isila bere Ile luze beltz eta ondulatuak, eta bere ahotsak zure belarrira xuxurlatuko ditu vintage doinuko kantuak. Chris Caselloren taldeak ongi baino hobeto emango du horren berri. Eta atsedenik eman gabe, ile belzdun holandarra rock and roll iradokitzaile baten erritmoan mugituko da, lehenengo pertsonan entzun eta ikusteko aukera izan dute berarekin batera oholtza gainean aritu diren Wanda Jackson edo Chris Montez lagunek.

DAVILA 666
Davila 666 Puerto Ricoko banda desberdinek sortutako banda mutantea da. 2005eko udan sortu zen Sir Charles abeslaria “guztiarekin nazkatua zegoelako”, eta zerbait sinple eta gordina jo nahi zuen.  A.J.k (baxu-jole eta abeslaria) bapateko eta “bicheriarik” gabeko soinua lortzen laguntzen dio. Musikaren eta aberrazioaren birtuoso batzurekin elkartu ondoren, bakoitzak dituen idoloetatik pixkat hartu (Iggy, Otis, Dolls, Spector, Dead Boys) eta inguratzen dituzten gauzez idaztea erabakitzen dute, esaterako, Ghettoak, maitasuna, sexua, drogak, putoak, eta noski, baita otso eta kalezuloak ere.

XABI eta PETTI

Hauek bezalako bi pertsonaiek indarrak eta egonezinak batzen dituztenean, emaitza asma ezina izan daiteke. Batetik, Berakoak folk eta blusari buruz duen iritzia, orain dela gutxi Barrence Whitfieldekin batera izandako bizipenen ondorioz rock and rollaren ziztada hilkorra ezagutu zuena, eta fruitu gisa erakargarria baino gehiago den albuma izan zuena. Bestetik eszenatokietako animalia den Xabi, urte askotan Señor No donostiarren buru izan dena, ondo errotutako taldea, rock and rollaren kalezulo arriskutsuenetan bizi ziren taldeei begietara begiratu ziena. Rock and rolla ikusteko bi modu desberdin sentimenduak batzen, eta biek modu gordin eta akustikoan bertsio multzo bat surtan jarri eta txispa sortzea lortu dute, beraien arteko konplizitate osoa lortuz, Ray Charles, Dale Hawkins, Beatles, Jimi Hendrix, David Bowie edo Rory Gallagher bezalako artistek egindako kantuak, eta gure artean beti bizi izan direnak aletuz, edo baita olinpo honetan tokia aurkitzen ari diren Big Sandy, Chris Cacavas, Deke Dickerson edo biziberritutako Bill Kirchen bezalako gaur eguneko musikoenak ere. Repertorio honek, akustikoa izan arren, elektrizitatea nota bakoitzean deskargatzen du.

Info zabalagoa:


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Talde honen kontzertu gehiago


Emanaldi gehiago Andoainen