Stacie Collins Band

21
Uzt
22:00
Bergara, Gipuzkoa
Espoloia
Doako emanaldia

stacie-collins-band-8594125531498835256.jpg
Urtero bezala hemen da Bermuga jaialdia. Bergaran ospatzen den jaialdi ederra da honakoa, non nazio mailako artistak eta bertakoak ariko diren zuzenean. Uztailaren 21an Stacie Collins musikariak gidatzen duen banda ariko da zuzenean Espoloian.

Stacie Collins Band

Rock n roll talde indartsuenetako batekin eta honky-tonk uluarekin, rockaren, bluesaren eta countryaren mugak esploratzen ditu Stacie Collinsek. Little Walter eta James Cotton bezalako Chicago Blueseko handien estiloko abeslari-musikagile eta aho soinulari aparta Collinsek bere lekua hartu du energia handiko kontzertuen munduan. Emakume abeslari gehienak ez bezalako konpositorea da, eta bere abesti guztiak ez daude maitasunaren eta larriminaren inguruan onduta.

Bizilekua Nashvillen (Tennessee) badu ere, errepideko borrokalaria da Stacie, ezin konta ahala ikuskizun eskaini ditu Estatu Batuetan eta Europan azken urteetan, eta "Stacie Collins" izeneko omenaldi talde bat sorrarazi du Japonian. Bidaiatzeaz gain, Staciek eta haren senar, idazle eta Al Collins (Jason & The Scorchers) taldeko kideak bost disko idatzi, grabatu eta kaleratu dituzte beren zigiluarekin. Disko horiek orain dela hogei edo hogeita hamar urte argitaratu izan balira, 70. urteetako FM irratian ZZ Top eta The Rolling Stones taldeak entzun zitezkeen maila berean entzungo ziratekeen, aipatu talde horiek ere gaur egun entzuten baititugu Drive-By Truckers eta Blackberry Smoke rock talde garaikideekin batean.

Info zabalagoa
http://www.hotsak.com

Afitxa
19601154_456535108047303_8921434700241043289_n.jpg


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Talde honen kontzertu gehiago


Emanaldi gehiago Bergarako Espoloian