Ehun Kilo + Anestesia + Kraussk

GAUR
22
Uzt
22:00
Mendaro, Gipuzkoa
Plaza
Doako emanaldia, jaiak

anestesia_berria.jpg
Mendaro herriko jaiak musikaz blai datoz. Uztailaren 22an hasiko dira festak kuadrilen egunarekin, eta 25ean amaituko dira. Gauero, zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da. Uztailaren 22an Ehun Kilo, Anestesia (argazkian) eta Kraussk taldeek joko dute.

Anestesia
“Zirkulutik espiralera” izena darama Anestesia taldearen estudioko azken lanak. Diskoak 2016 urtean ikusi zuen argia Bonberenea Ekintzak zigilupean, eta geroztik zuzenean aurkezten ari dira beraien betiko kantu mitikoekin batera. Zarauzko (Gipuzkoa) laukoteak thrasha eta hardcorea euskaraz lantzeko aurreiritziak apurtu eta doinu gogorrenei salaketa eta hitz kritikoak erantsi dizkie. Moda guztiei uko eginez, bere bideari jarraitu dio Anestesiak, eta talde askorentzat eredu bihurtu da horregatik.

Ehun Kilo
Ehun Kilo taldea agertokietara itzulia egingo du ekainaren 18an ia hogei urteko isilunea apurtuz. Urte mordoa lozorroan egon eta gero, uztailean lakuntzan ospatuko den HatortxuRock jaialdian aritzeko batu da banda, baino lehenik, Mutrikun eskainiko dute itzulerako lehen emanaldia. 90. hamarkadan aritu zen Ehun Kilo taldea, eta Su Ta Gar taldearekin batera lehengotarikoak izan ziren euskarazko heavy metala lantzen. 1997an desagertu zen taldea, eta denbora horretan, makina emanaldi eta estudioko bi disko kaleretu zituzten.

Krauusk
2009an Mutrikun sortutako metal taldea gara. Mutriku, Markina-Xemein eta Ondarruko musikariez osatua. Metala lantzen dugu, beti ere, bere barnean dauden korronte ezberdinak uztartuta. Estilo jakin batera itxi baino nahiago dugu gustuko dugun aniztasuna jorratu, gure musikan ohikoak diren indarra eta pisua galdu gabe.Ingurukoak eta geure burua begipuntuan jarriz osatzen ditugu letrak; amorrutik, maitasunetik eta hausnarketatik.  2011an gure lehen maketa kaleratu genuen eta Euskal Herri osoan eman genituen kontzertuak. 2014an, aldiz, "Gudaberria" izeneko lehen diskoa kaleratu genuen, eta gure mugetatik haratago joanda, espainiar estatuan ere aritu ginen.

Azken urtean, taldean aldaketak izan ondoren, bigarren diskoa izango dena prestatzen gabiltza. Inoiz baino indar gehiagorekin itzultzeko asmoz.

UZTAILAK 22

Ehun Kilo + Anestesia + Kraussk

UZTAILAK 23
Energy Show Orkestrak

UZTAILAK 24
Huntza

UZTAILAK 25

Basajaun + Akerbeltz


Anestesia
https://anestesia.bandcamp.com/

Anestesia taldea musikazuzenean komunitatean
http://musikazuzenean.com/anestesia

Krauusk!
https://www.facebook.com/Kraussk-72194584180/

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Mendaroko Plazan