Esne Beltza

23
Eka
23:30
Arizkun, Nafarroa
Plaza
Doako emanaldia, jaiak

esnebeltza2016_copy4_copy2.jpg
Nafarroako Arizkun herrian San juan jaiak ospatuko dituzte laster. Bide horretan, ekainaren 23 gauerako Arizkun Rock jaialdia antolatu dute, non Esne Beltza taldea ariko den zuzenean. Gaua borobiltzeko Tirri & Tery musika jartzaileak ariko dira goizalderarte

Esne Beltza
Esna, Hernaniko taldearen bosgarren estudioko lana, bikoitza da, nahiz eta bi diskoak denboran bananduak argitaratu diren. Pasa den abenduan argitaratu zuen Esne Beltzak bere lan berria eta bosgarrena izanagatik taldeak ez du txunditzeko gaitasuna galdu. Hernaniarrek bi L.P. izango dituen lan bikoitza aurkeztu dute. Taldearen sortzaile den Xabi Solanoren zuzendaritzapean Euskal Herrian grabatu du taldeak. Diseinu lan paregabearen arduraduna La Prisa Matako Luis Toledo izan da. Luisek modu ezin hobean islatu du taldearen ideia. Lehoi eder bat, boteretsua, kolore aniztuna.

Taldearen irudi grafikoa definitzen zuen txuri beltzetik aldendu eta taldeak beti berezko izan duen izaera polikromatua islatzea lortu du. Lehoi bat, esnatuz gero bere indarra erakutsi ahal duen lehoi bat. Esne Beltzak duen indar musikal bera, batez ere zuzenean aritzen direnean. Hain zuzen ere, Gora diskoak beraien ibilbidearen puntu gorena markatu bazuen, Esna bere eboluzio naturala da eta hori nabarmen geratzen da lehenengo abestitik hasita. Erritmo ezberdinen koktelerak irekita darrai, sormen askatasun hori da duten armarik hoberenetarikoa. Baina gehiago dituzte; eszena musikal ezberdinetatik datozen bederatzi musikarien batasuna. Ordezka ezina den trikitixa eta musika estilo anitzen arteko uztarketa. Bere base eta scratchekin abeslaria dirudien Dj-a. Eta batez ere, bere baitako unibertso poetikotik abiatuta errealitatea irudikatzen duten Jon Garmendia Txuriya-ren hitzak.

Esne Beltza
http://esnebeltza.eus/

Afitxa
no img

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Talde honen kontzertu gehiago