Enablers

18
Uzt
20:00
Tolosa, Gipuzkoa
Bonberenea
Sarrera 8 euro

enablers2015_copy2_copy2.jpg
Enablers (AEB) taldea gurean ariko da kontzertu bakarrean. Emanaldia Tolosako bonberenean ospatuko da uztailaren 18an, astearte arratsez.

Enablers
Laukote honen proposamena benetan pertsonala da. Pete Simonelli ahots sakondun olerkari ta idazlearengan dago atal lirikoaren ardura. Swans eta Steve Von Till-ekin ibilitako Joe Goldring-en eta Kevin Thomson-en kitarra finek hortik zehar topo egiten dute bitartean. Slint taldearen oinordetza ere nabari daiteke, nahiz eta influentzia hori euren lurralde propiora eramaten duten, noski.

Alde batetik, Enablers-ek ekaitz elektrikoaren eta abstrakzio eta barealdiaren arteko eremua hartzen du bere soinu banda eratzeko. Bestetik, Petek geure bizipenik erabakigarrienari hitza jar diezaioken istorioa kontatzen du gainetik.

Europan zehar bueltaka dabiltzaten enegarren aldia izango den honetan - June Of 44 eta Him-eko Doug Scharin baterijolea ere eurekin ibili izan zen aurreko beste batean - Atypeek Music zigilu frantziarrak argitaraturiko "The Rightful Pivot" aurkeztera datoz.


Bonberenea
San Esteban auzoa
Tolosa

Bonberenea
http://www.bonberenea.com

Enablers
https://enablers.bandcamp.com/

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Tolosako Bonberenean