Camille + John Dealer & The Coconuts

24
Mar
22:30
Zumarraga-Urretxu, Gipuzkoa
GazteleKU
Sarrera Borondatearen truke

c6bmqb6wuaagrfv_large.jpg
Camille eta John Dealer & The Coconuts taldeak zuzenean ariko dira Zumarraga-Urretxuko GazteleKUan. Lehen taldea Zaragoza hiritik dator, musikalki post-hardcore/rock erritmoetan. John Dealer & The Coconuts Legazpitik datoz, rockanroll punkzalea jorratuz. Zer gehiago eskatu ahal diozu ostiral bati?

Camille
Zaragozatik datoz eta post-hardcorea jorratzen dutela esan genezake, zerbait esatearren. Atmosferak, oihuak eta gitarra zorrotzak, dena batera eta dena dosi egokietan. Talde interesgarria dudipare!

John Dealer & The Coconuts
John Dealer & The Coconuts talde legazpiar gazteak, berriz, punketik eta rock´n´rolletik edaten du eta jarrera handiko zuzenekoak eskaintzen dituzte.

Info zabalagoa
http://www.kunkkinzona.eus

Camille
https://camilleursus.bandcamp.com/

John Dealer & The Coconuts
https://www.facebook.com/JohnDealerAndTheCoconuts/

GazteleKUa musikazuzenean komunitatean

http://musikazuzenean.com/taldeak/ku-urretxu-zumarragako-gaztetxea

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Zumarraga-Urretxuko GazteleKUn