KX Keu Agirretxea - Xabier Iriondo

07
Abe
21.00
Iruñea, Nafarroa
Herria taberna
Doako emanaldia

kx_copy2.jpg
Keu Agirretxea eta Xabier Iriondo musikariek KX musika egitasmoa jarri due martxan.

KX
Xabier Iriondo eta Keu Agirretxearen proiektu musikala da KX, Ondarroan eta Milanen sortutako bidai musikala. Abestiei eta experimentazioari hegoak eman eta bat egiten dute melodiak eta avant-garde soiñu gordiñenak.

Luxuzko kolaborazioak izan dituzte diskoan, Kirmen Uribe entzun ahal da bere ¨Amak einddako jertsak¨ olerkia errezitatzen eta Mikel Etxabururen poemak aurkitu ahal ditugu hitzetan, ¨Sekretua¨, ¨Amets bat baino ez¨, ¨Zure negua¨, ¨Buru handien mendekua¨ eta ¨Eta orain zer¨... Josu Eizagirre izan da ¨Buru handien mendekua¨ abestiaren bidoegilea eta Yolanda Eizagirre argazkilaria diseiñuaren arduraduna.

Abenduaren 4an Gernikan emango diote hasiera Euskal herrian eskainiko duten birari, 5ean Ondarroan, 6an Durangon Ahotsenean, 7an Arantzan, 8an Urretxun, 9an Azpeitian, 10ean Gasteizen, 11ean Bilbon, 12an Baionan, 13an Markinan eta 14ean Arrasaten.

Xabier Iriondo
Xabier Iriondo, gitarjolea, azken 20 urteetan Italian izan diren proiektu musikal ausartenetan parte hartu du eta Afterhours talde ospetsuko kidea da. 40 disko baiño gehiago kaleratu ditu talde desberdinekin eta Europan, EEUU eta Japonen eskaini ditu kontzertuak.

2001. urtetik ona berak eraikitako instrumentuek eskaintzen dituzten aukerak esploratzen ari da, instrumentu elektroakustikoak eta baita musika elektronikoarekin.

Keu Agirretxea
Keu Agirretxea, estilo desberdinetan idazten eta interpretatzen duen gitarjolea, abeslaria eta konposatzailea da. Uek, Governors, Fjord eta Etsaiak taldetako kidea izan da. 17 disko kaleratu ditu, hoietako hiru instrumentalak eta Euskal herrian, Espainian, Mexikon, Kuban, Londresen eta Parisen eskaini ditu kontzertuak. Bere azken lana ¨Behe presioaren erdigunean¨ (2013) izan da.

KX
https://www.facebook.com/KXproiektua/timeline

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Iruñean