Kategoria azken-ordukoak

SARRERAK AGORTU dira TOY DOLLS ikusteko gasteizen

13 Abe '12 0
Abenduaren 14ean Toy Dolls taldeak Gasteizko Jimmy Jazz aretoan eskaini behar duen emanaldirako SARRERAK AGORTU DIRA!

Info zabalagoa:

Holywar + Presidio BERTAN BEHERA barakaldon

11 Abe '12 0

Holywar eta Presidio taldeak ostiral honetan Barakaldon eskaini beharreko kontzertua BERTAN BEHERA geratu da.

Lisabo-k ez du Oñatin joko ostiralean

11 Abe '12 0
Azken orduko Berriak!

Lisabo taldeak ez du Oñatin joko ostiralean iragarria zegoen bezala. Gaztelekuan antolaturiko emanaldian Inoren Ero Ni eta Meido taldeekin batera aritzekoa zen irungo banda, baina taldekide baten gaixotasun bat medio, beraien partehartzea bertan behera utzi dute.

Hala ere, emanaldia egingo da Inoren Ero Ni eta Meido taldeak izanen direlarik oholtza gainean.

kontzertua gurean:

Elorrion kontzertua BERTAN BEHERA: Neallta Fola + Zarraparra

10 Abe '12 0

Abenduak 14ean Elorrixoko gaztetxean ospatu behar zen PunkRock gaua BERTAN BEHERA geratu da. NEALLTA FOLA (aretxabaleta) eta ZARRAPARRA (abaño) taldeak aritu behar ziren zuzenean. Neallta Folako kide batek izandako istripua medio, beste data batera pasatuko da emanaldia.

Info zabalagoa:

http://elorrixokogaztetxea.wordpress.com/