Betagarri, Alikante eta Tarragonan

12 Uzt '12 0

http://www.lorcarockfestival.com/lumbreras/Aupa-2012-cartel.jpg

Euskal Herriko talde ugari ariko dira zuzenean Aupa Lumbreiras musika jaialdian. Gatillazo, Lendakaris Muertos, S.A., Barricada, MCD, Leize... eta baita Betagarri, ere.

Betagarri taldea Villena (Alikante) eta Montblanc (Tarragona) hirietan ariko da zuzenean asteburu honetan.  Lehen emanaldia Aupa Lumbreiras jaialdi ezagunean burutuko dute, eta bigarrena Acampada Jove izeneko ekimenean.

Bitartean, taldea estudioko disko berria grabatzen ari da Donostiako ELkar estudioetan. Kolaboratzaile iugari izanen dituen diskoa izanen da honakoa, tartean, Kutxi, Gari, Porrotx, Xavi Obrint Pas, Tonino Carotone, Iñigo Muguruza....

Informazio guztia taldeak bereziki sortu duen blogean topatuko duzue.

Betagarri estudioan:
http://betagarriestudioan.blogspot.com.es/


Komentarioak

Ez dago komentariorik