BI ZOZKETA ASTE HONETARAKO

14 Eka '11 0

Bi zozketa berri jarri ditugu abian aste honetarako. Biak, kontzertuen sarrera zozketak dira.

ELKARTASUNA AZALERATUZ

Lehena, ekainaren 18an Urretxu-Zumarragan antolatu den ELKARTASUNA AZALERATUZ izeneko jaialdiari dagokio. Gaixotasun larria duen Markel haurraren sostenguan burutuko da honako jaialdia, eta kontzertu afitxean berriz, Zea Mays, Willis Drummond, Sermond´s, Ze Esatek! eta Betagarri.

HARROBIA ZUZEN

BIgarren zozketa, Harrobia Zuzen! ekimenak martxan jarri duen zuzeneko musika zikloaren baitan kokatzen da. Ostiral gauez (ekainak 17), The riff Truckers eta Jon & Sugramas taldeekin Whiskiez bustiriko rock&roll gau izerditsu eta bero batez gozatu ahalko dute sarituek.

Zozketan parte hartzeko egin klik irudi bakoitzaren gainean!

 


Komentarioak

Ez dago komentariorik