GASTEIZ eta URRETXUN izango gara

31 Mai '11 0

Aupa Lagunok!!!

Ekaina iristearekin batera, MUSIKAZUZENEAN egitasmoa aurkezteko zenbait HITZALDI-MAHAI INGURU abiatuko ditugu. Hilabetea amaitu baino lehen, Gasteiz, Urretxu, Bergara edota Gernikan izango gara!

MusikaZuzenean egitasmoa 2010eko urrian zintzilikatu genuen lehenengoz internet sarean. Garaiko Helburua argia izan zen: Euskal Herriko zuzeneko musika eszena bultzatu eta ezagutara ematea. Gaur egun dugun helburu berbera. Geroztik, sarean barna nabegatu izan gara, Euskal Herriko musika eszenan topa daitezkeen errealitateak erakutsi nahiean, ezezagunak izan daitezkeen eszena ezberdinak ezagutara eman asmoz. Egunero egunero, gure areto, gaztetxe, antzoki, taberna edo plazatan antolatzen diren kontzertuen berri eman dugu. Gainera, pasatako kontzertuen argazkiak eta kronikak argitaratu ditugu, zenbait bideoekin batera, igarotako emanaldiak guztiekin konpartitu nahiean. Alta, Musika Zuzenean ez da soilik webgune bat. Hori ere bada. Baina, zerbait gehiago izateko asmoarekin abiatu genuen honako egitasmoa. Bidean zenbait aurkezpen egin ditugu, tartean, berriki antolatu dugun Jaialdi Akustikoa. Eta laster abiatuko ditugu egitasmo berriak.

Orain, tokian tokiko aurkezpenak egiteko asmoarekin gatoz, tokian tokiko eszenak ezagutu nahiean. Bertako musikari eta musikazaleekin elkartu nahi dugu, musikaz luze eta zabal hitzegiteko. Aurkezpenaren lehen zatian, MusikaZuzenean aurkeztuko dugu: Zergatik abiatu dugu egitasmo hau, zertarako, zein norabide hartuko duen...

Bigarren zatian, berriz, bertako musikariak eta musika eragileak izango dira protagonista. Guztion artean, bertako musika eszenaren inguruan mintzatuko gara: Bertako musika taldeen errealitate aztertu, lantzen diren musika erak ezagutu, zuzenean aritzeko areto eta lekuen berri izan, entsegu lokalen egoera jakin, ikuslegoaren nondik norakoak... Guztiak izango ditugu hizketagai! eta horretarako zure parte hartzea eskertuko genuke!

Lehen Bi hitzorduak aste honetan bertan izango dira:

EKAINAK 1 ASTEAZKENA
Gasteiz: Hala Bedi Taberna. Arratsaldeko 19:30
MusikaZuzenean eta Hala Bedi irratiak antolaturiko ekimena.

EKAINAK 3 OSTIRALA
Urretxu: Urretxu-Zumarragako Gaztetxean. Arratsaldeko 19:30
MusikaZuzenean eta Urretxu-Zumarragako gaztetxeak antolaturiko ekimena, Gaztetxeko urtemuga ekitaldien barnea.

Bertan topatuko garelakoan!

Izan ongi!


Komentarioak

Ez dago komentariorik